miércoles, 18 de octubre de 2017

BI HISPANITATEOK



Arima izozten dizun hispanitate hori
menpeko nahi zaituena
ahotsa ukatzen dizuna
zuretarrak akabatu zituena
zarena mesprezatzen duena
zurea gorrotatzen duena
bihotza kokiltzen dizuna
arrotz beti izango zaituena
inoiz maitatuko ez duzun hispanitate hori

Baina bai, badago beste hispanitate bat
garen oro onartu eta babesten duena
bestea ezeztatzen etengabe saiatzen dena
hain zuzen ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DESENGAINUA

         Gainerakoekiko desengainuaren kontra: - Sekula ez sinetsi lagun asko, zeruan zein infernuan, parrastaka dituztela etengabean aldarr...