Antxeta, kaioa, kalatxoria, behin baino gehiagotan, maiz ere, lekuz kanpo dagoen hegaztia, batez ere kostaldetik urrin. Izan ere, Oviedon bertan sarritan ikusi ohi dira Alde Zaharreko kaleetan barna, katedralaren plaza erdian, Regentaren estatuaren gainean, beti dena kakaztuz. Gasteizen ere noizbait azaltzen dira Salburua aldean, gainerako hegaztien artean arrotz, eta Madril inguruetako zabortegietan gainezka ari dira itsasotik etorritako txorioz. Irail aldean ordea, Asturias mendebaleko kostaldeko marinel herriska batean geundela, urtero bezala, ez zegoen kaiorik, edo ez zitzaien entzuten aspaldian bezala, bertakoek esana noski. Orduan ere gogoratu nintzen uda partean Mutrikun egon ginela eta ez nintzela kalatxorien betiko harrabotsaz jabetu txikitan bezala, agian erreparatu ez niolako behiala belarrian arantza egiten zen azantzari. Edonola ere, kaio mokogorri hegatxuriak garenok beti lekuz kanpo egon ohi gara.
lunes, 30 de octubre de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
EL RESORT
Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario