martes, 24 de octubre de 2017

PUTREEI ADI




Ez zaituzte ezagutzen,
Baina ez dute haren premiarik,
Berdin zaituzte juzgatzen,
Balio die edozein aitzakiarik
Ahoa zabaldu edo tekla sakatu orduko
Edozeren alde ala kontra egonik
Zure hitzak okertzea izango dute gustuko,
Epaitua zaude aldez aurretik,
Euren taldera ez bazara atoan lerrotzen,
Ez dizute min egiten diena barkatuko,
Inoren kritika ez baitute inoiz onartzen, 
Ez bazara euren ikuspuntuen mendeko,
Zutaz dakiten oro izaten da zurrumurrurik,
Beste batek zuri buruz botatako gezurra,
Edo haiek gaizki intenpretaturiko iritzirik,
Dena dute zilegi zuri emateko egurra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DESENGAINUA

         Gainerakoekiko desengainuaren kontra: - Sekula ez sinetsi lagun asko, zeruan zein infernuan, parrastaka dituztela etengabean aldarr...