viernes, 18 de marzo de 2022

EGIAZTAGIRIA

 


 Esnatu naiz bostak aldera, pozik ordura arte amesgaiztorik izan ez dudalakoan. Halere, lokartu naiz beste behin, atoan, eta orduan bai, amesgaizto benetan bitxi eta zentzugabeko bat izan dut. Arrasateko unibertsitatean ikasle nintzen (ez galdetu zergatik, ez baitut puta ideiarik ere, agian susmo txiki bat, baina, edonola ere orain kontura ez datorren zerbaitxo). Egun horretan, ordea, ezin nintzen klasera joan Basurton zegoen nire aita gaixoari bisita egitera nindoalako. Horrenbestez, unibertsitarera hots egin nuen nire ez egotearen zioa nola egiaztatu behar nuen esan ziezadaten. Fakultatekoa (baina ez dakit zein fakultate, nolatan behin ere egon ez banaiz delako fakultatean...) Mondrako euskaraz erantzuten zidan emakumezko bat zen; ezin asmatu idazkaria zen ala zer, andrazko gazte eta oso zakar bat, ageri baitzitzaion, oso, nire deia bertan beherta uzteko irrikan zegoela, hau da, ez zidala benetan lagudu nahi, gainetik hainbat arinen kendu baizik.

- Fan bihozu Mondra inguruko poligono industrial batera justifikantea eskaketarako.
- Industriagune batera egiaztagiria eskatzeko? Nola da posible?
- Bai, Markulete aldean, bertan emungotzue justifikantia.
- Baina, berrito diot, nola da posible?
- Posible, posible, dana da posible, zegatxik ez? Fango za ala zer?
- Ez dakit nik oso bidezkoa den poligono batera joatea unibertsitateko agiri bat eman diezadaten.
- Cagüen la puta juventud, esaten badotzut hara fateko, fan eta listo, zueik gaztiok beti kejetan edozein txorakerixan kontura. Beitu, justifikantia ez badaroiazu, unibersidadetik botako zaittue, zuk jakingo.
- Baina...
Baina holakorik bota eta gero berriro eta behingoan itzarri egin naiz, benetan asaldaturik ezer ulertzen ez bainuen. Oraindio ere dut ezer ulertzen, nik ez baitut inolako harremanik Mondragon Unibertsitatearekin, ez eta Arrasaterekin ere, ez baldin bada bertan bizi den nire amaren anaia bat, niretzat osaba ere inondik inora sekula izan ez dena zuei axolarik ez dizuten hainbat motiborengatik. Tira bat, ez dut honi buruz odolzteko asmo edo gogo handirik, amesgaiztoak nolabait eragindako bat-bateko ezinegona hementxe bertan idazten arindu nahi nuen, besterik ez. Eta, jakina, horrexegatik ere ez dut eskatzen inolako amets irakurketarik, izatekotan nire arazoa da eta.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...