lunes, 14 de marzo de 2022

EMAKUMEZKOEKIKOA

  


   Maite ditut nire adiskide gizonezkoak, noski. Badut eurekin, hein handi batean, gizonezkoen artean hain propio den konplizitate berezi hori gure kasuan behintzat umorearekin erabat lotuta dagoena, baita elkarrekiko maite/adisketasuna adierazteko hitzik gabeko hizkera har hori ere. Badakit egiatan, oso gertutik, ezagun ez nauen edonori ni agian nahiko zakarra edo hotza, maiz ere txoriburu hutsa, eta ez dot ukatuko potrozorri galanta ere bai, suerta nakiokela, nire aitarengandik jaso egin bainuen nire emozioak-eta ezkutatzeko joera/ohitura. Halere, noizbait holakoa baldin banaiz hori izan ohi da gizonezkoekin; gero eta gehiago benetan urko edo auskalo zer dela eta gogaide ez ditudanekin ondo, behar bezain natural edo, konpontzea, gustura egotea, kostatzen zait eta; gehienek sano aspertzen naute. Egia esanda, bedidanik konpondu naiz hamaika aldiz hobeto emakumezkoekin, gauza benetan samurra haiek guztiz interesgarriagoak suertatzen zaizkidalako alde guztietatik. Areago, eta horretan nik uste denok bat, emakumezkoekin solasean egitea gauza benetan erraza era eztia begitantzen zait beti; gizonezko gehienekin izan ohi da egiazko/ egundoko sufrikario bat. Horrexegatik ere estimatzen ditut hainbeste, itzel, aspertzen ez nauten gizonezko bakanak. Adibiderik? Ba, jaio izan nintzenetik ia guzti- guztiak, alafede. Baina, baten bat ipintzearren, atzo bertan nire aitamaginarreben urrezko ezteietako bazkalorduan, nire koinatarekin hitz era pitz, irri eta mirri, ari ginela gainerakoak mundua konpondu bitartean. Zer dela eta? Mahai inguruan ni beti-beti neska edo andre baten ondoan esertzen saiatzen naizelako kosta ahala kosta. Gauza benetan zaila, nekosoa, aldiz, gure txokoan egoten naizenean, euskaldun asko eta askok ondo baino hobeto dakigunez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...