viernes, 11 de marzo de 2022

ENBOR BEREKO EZPALA


 Jabetzen ari naiz, ia ezustean, aspaldi honetan eta ia edozeren kontura eztabaidaka ari naizela nirekin bat egiten ez dutenek biziki aztoratzen/asaldatzen... sumintzen nautela. Kezkatzen nau, bai horixe, itzel. Besteak beste gazteago nintzela halako zerbaitxo sumatzen niolako nire aitari nirekin, egia esanda edonorekin, hizka-mizka ari zenean, izugarri asaldatzen zela harekin ados ez zeudenekin. Eta jakina, ez dut inondik inora nahi niri halakorik suertatzea, hau da, nire aitari nabarmentzen nion harropuzkeria egundokoa nire egitea.

Tamalez, atzo nire seme nagusiarekin hitz aspertuak egiten ari nintzela parte hartzen duen ikasle sindikatuaren nondik norakoen kontura, hau da, Ukrainiako afera, sindikatuaren marxismoa eta beste hainbat halako gauzatxo hizpidera aterata, ezin nuen saihestu nire burutik pasatzea nire aitari berari pasatu ohi zitzaion ideia berbera, hots: "Nola da posible hain ergela izatea!" Badakit oso gogorra dela zure semeaz holan hitz egitea, noski; baina, hori ez da nire kezka, nagusia ez behintzat, baizik eta niretzat beranduegia den nire aita erabat ez bilakatzearren. Hori eta nire semeari niri baino gehiago ala ez kostako zaion intelektualki behinik behin ontzea, hau da, berea konponbiderik ote duen ala ez...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...