jueves, 10 de abril de 2025

ERRESISTENTZIA


 

- Ez, laztana, gurea ez da alkoholismoa, bai zera!

- Ezetz? Orduan zer dela eta ematen duzue egun osoa ardoa zurrupatzen?

- Gu zurrutero aktibistak gara!

- Zelan?

- Trumpek ardoari ipinitako arantzelei aurre egiteko borrokan ari garela!

- Noski, noski, zuena ez da arlotekeria hutsa, ez, militantzia politikoa baizik.

- Horixe!

- Mozkorrontzi lotsabakoak!

- Ez, maitia, ez, Gu erresintentzia gara! "Biva Rioja Biva Naparra Arkume onaren iztarra, Emen guztiok anayak gera. Ustu dezagun picharra. Glu glu glu glu glu glu glu glu...!"**

* Joaquin Sorollaren "Mozkorra, Zarautz. 1910"

** Jose María Iparragirreren "GLU, GLU, GLU.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MUSEOA

        - B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...