Norberaren hiri txiki edo erdipurdikoa.
Infernu zirtzil bat hitz gutxitan esanda.
Desgogora bizi zaren oholtzaren gainean
Maiz antzezle guztiak txarrak ala gaiztoak
Batik bat atseginen duten hiritar zintzoak
Kezka-poz guztiak bilduta euren zilborrean.
Ororen aldagaiztasuna maite duten jatorrak
Hiria bilakatzen dute gogo betizuen kaiola
Auzokoekiko atsekabeak inori ez dio axola
Hau ezin da, ez da egokia, denak sorgorrak.
Nahitaez erabakiko duzu noiz egin ihesa
Horrela bakarrik egurastuko duzu gogoa
Zenbat eta asagoa, orduan eta askeagoa
Gerora bai piztuko zaizu itzultzeko interesa.
Itzuli zara zure buruarekin topatzeko berriz
Hiriko txoko eta bazter bakoitza oroitzapen
Sekula zinez itzuliko ez zarelako egiaztapen
Zinena, zarena eta izango zarena bereiziz.
Gogokoa hautatzeko ez dago paradarik
Ze bestela beti itsasora begira dagoena
Kresala baita gogo ustela uxatzen duena
Lehorreko hiriek ez dute inora ihesbiderik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario