https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/arratzua-ubarrundia/bideoak/osoa/3658108/bideoa-arratzuaubarrundiako-euskaldun-zahar-adinekoena/?fbclid=IwY2xjawJkWx9leHRuA2FlbQIxMQABHi3Jc8F634kXvrB_JR-kpYs6pAB5Nj1mTU6hgF-6nfA5qciv8BmTwZyhXy5J_aem_9fyYEwsSmLnanljDqeTG4A
Aurtengo martxoak 25ean Nafarraten jaiotako Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri andrea hil zen Betolatza herrian 92 urterekin. Garbiñe bertako azken euskaldun zaharra zen, Legutio inguruko herrixketako berbetan egiten zuena, Legutio hiribilduko euskaratik bereiz xamarra hain zuzen, nolabait ere, funtsean, Arabako Ipar Lautadan mendetan zehar mintzatutakoa. Garbiñe Erronkariko, Saraitzuko edota bertze edozein nafar bailaratako azken euskalduna izan balitz euskaltzale gehienek ezaguna izango zatekeen. Izan ere, euskal hizkuntzalari gehienek mota guztietako ikerketak eta egingo zizkioketen bere hizkeraren nondik norako guztiak ondo baino hobeto jasotzearren. Tamalez, Garbiñe arabarra zen eta bere "euskerie" ia inork ez aditutako Mendebaldeko euskararen aldaera ahaztu eta baztertu bat omen zen. Izan ere, euskaltzale gehienek, Arabakoek barne, "esakixien be Legutio inguruen oindio bertako euskeries eiten eben inor euenik." Ba hori, "bizkaikiputzek" esan ohi dutenez: Araban Gaztelan lez; "Moroak ziren behelaino artean..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario