jueves, 10 de abril de 2025

IBILIAN


 -Arratsaldero ibilian. Nora joateko, iristeko?

-Inora ez. Nire patutik urruntzeko nabil, batez ere Heriorengandik, ahalik eta urrunen...
-Hara bestea, ahoberokeria galanta zurea, oraindio gazte zara-eta!
- Gero eta zaharragoa norbaitzuen erruz...
- Esan gura duzu zure gertukoen erruz ohikoa baino azkarragorik zahartzen ari zarela, horrexegatik arin-arin ibili ohi duzula?
- Ez, hori ez, bai zera! Zu bezalako kuxkuxero porrokatu aluengandik ihesi ibiltzen baiz bakar-bakarrik.
- Ondo ba, ederto; baina, noruntz?
- Udaberri alderuntz!
- Hori da, gaur somatu ditut hor nonbait aurreneko zantzuak.
- Udaberria: sagastiak loretan eta txoriak kantuan.
- Eta txoriburuak bidean omen...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¡VIVA LA TELE!

    Sueño que me arrastra no sé quién o quiénes a la entrega de los premios de un festival de la tele que se celebra en una ignota, gris y a...