Honatx buru buztanik gabeko bertso hauek, denon antzera egia esanda, azken garaiotako etengabeko berri txarren harira, bizi ari garen egoera historiko petral honen eta ez dago berri txarragorik XX mendearen erdialdeko "Gerra Hotz" delakora bueltatu egin gaituztela ia ustekabean, edo bestela esanda, laburbilduz, beste behin ere beldurra lege. Edo hobeto esanda, beldurra berriro aitzakia ekonomia sustatzeko, gizartea menderatzeko, eskubideak murrizteko, eta batik bat gizabanakoak etorkizunaren aurrean kokiltzeko. Orain bai, bertsook izugarri petralak direla ondotxo jakinda, baita poesiaren indar aringarria zeinen makala, hutsala, den ere, nire taxuzko aholku bakarra gainezka egiten digun egunerokotasun etsigarri honi aurre egitearren ardoari ematea da, eta ahal baldin dada Gonzalo de Berceo errioxarrak XIII mendean idatzitako "Los milagros de Nuestra Señora" poemategi klasikoan aipatu zuen D(ON) BILDUR izeneko ardo honekin are hobeto:
IPARRAGIRRE BETI GOGOAN
Jaio nintzen
Zin egin zidaten
Beti zainduko nindutela.
Hor kanpoan dena zen okerbide.
Beldurra gara
Hazi nintzen
Behin irakatsi zidaten
Biziak beti samintzen duela
Bizirik izatea nahitaezko atsekabe
Beldurra gara
Zahartu nintzen
Aski ohartarazi zidaten
Izu-ikara beti kanpotik datorrela
Arrotz eta berria den oro balizko hondamen
Beldurra gara
Hil nintzen
Birus bat iragarri zuten
Haren beldur bizia ozpindu zitzaidan
Azkenean Don Bildur nire buruaren jaun eta jabe.
Berpiztu naiz.
Errusia omen dugu etsai
Kit bat prestatzeko eskatu dit Von der Leyenek
Beldurra berriz gerra nuklearra.
"Biba Rioxa, biba Naparra,
arkume onaren iztarra,
hemen guztiok anaiak gera
hustu dezagun pitxarra.
Glu, glu, glu..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario