jueves, 13 de mayo de 2010

ARKAKUSO GASTEIZTARRA


Goizean betiko lez eta behin berriro Euskal Irratian entzunda -atzerrian egonda ere euskaraz gogoeta egiten dudan ia guztia irratiz entzundako edo hor nonbait irakurritakoagatik izan ohi da- eta harritu ez baina bai ikaragarri poztu egin nau elkarriketatzen ari ziren ondoko neska hau ezagutzeak. Neskak Askoa Etxebarrieta Lasheras ditu izen-abizenak eta gasteiztarra da, eta hainbat komunikabideta azaltzeko zioa flamenko dantzari saiatu eta saritu bat dena. Hona hemen ere euskonews.gazte.sarean jasotako kurrikulo moduko zera:

Askoa Etxebarrieta
(Gasteiz, 1976ko apirilaren 6a)
Arabarra da Askoa Etxebarrieta Lasheras. Dantzan murgilduta bizi izan da txikitatik, aurrena balet klasikoa egin zuen eta ostean garaikideari ere heldu zion zenbait urtez. Gainera, solfeo ikasi zuen, eta 16 urte zituela bateria jotzen hasi zen. Urte batzuk igaro eta 2001ean, Gasteizko Zaramazulo lokal okupatuetan Rosa Lahoz irakasle zuen flamenko tailer batetan izena eman zuen, eta bertan konpasa, txaloak eta abar ikasi zituen. Flamenkoak harrapatuta, Andaluzia aldera abiatu eta ikastaro trinkoak egin zituen. Granada izan zuen harrera–etxe hasieran, baina hiru hilabetetik behin bueltatzen zen Gasteizera lan egin eta aurrera jarraitzeko dirua irabaztera; gero, beste lau urtez Sevillan bizi izan zen. Gaur egun dantza egitetik bizi da, emanaldiak eskainiz, baita irakasle lanak burutuz ere.


Ageri da neskak oso seriotan hartu duela, maite duela bihotz-bihotzez eta ogibide ere bihurtzeko ahaleginetan, nik behintzat munduko zorte osoa opa diot amets duzuna lortzea baita bizian egon daitekeen gauzarik zoragarriena.

Entzun dizkiot gaur goizean Euskal Irratiz emandako elkarrizketa eta baita arratsaldean Goiena.netean aspaldi egin ziotena ere. Bietan hunkitu nau neskaren pasioak, nola hitzegiten zuen duda izpirik gabe maiteen duenaz. Eta gogoeta egiteko ere eman dit hau bezalako neska gasteiztar eta euskaldun bat hain flamenkozalea izateak, erakusten baitu behin berriro arteak, kulturak, ez duela inolako mugarik, ez baldin bada ezagutza. Jakin denok badakigu egon direla aurreritzi pila flamenkoari buruz, kanpoko ez ezik ezaugarririk espainolena balitz bezala. Baliteke, seguru asko Espainako kulturaren ezaugarri guztietatik gehien bereizten gaituena, blues, jazz, gospelek edo EEUUkoa egin bezala, edo folk zeltiarrak Irlanda edo rai musikak Magreb delakoa. Baina horrexegatik ere mugaz gaindiko fenomenoa omen da, denontzat entzungarri, goxagarri, txundigarri, musika bera maitatzeak ez baitu zerisukirik inolako genearekin edo, musika gizadiaren altxorra da, eta musikazaletasuna edozein gizakume buruzabal, ikasi edo sentiberaren eskura dago. Azken finean egiazko identitatea gure nortasunean datza, ez suertatu zaizkigun jaioterri edo sendian, dena ez behintzat. Gure nortasuna urteak aurrera joan ahala eraikitzen, moldatzen, zabaltzen dugu eta badira hamaika gauza gero eta aberatsagoa izan dadin, besteak beste eta sikieran printzipioz bakarrik gugandik urrutienak begitantzen zaizkigunak.

Nire aldetik esan behar dut flamenkoa ere ikaragarri maite dudala, baliteke Camaron lehendabizi entzun nuenetik, gero gerokoak, Morente, Merce, Tomatito, Paco de Lucia, El Habichuela eta abar. Badago gainera flamenkoan zerbait lilugarri, belarria adi-adi jarri orduko harrapatu ez ezik oso aspaldiko ohiartzunak erakartzen dizkizuna, auskako nondik edo zergatik. Ez du inporta, benetan gogoan hartzekoa da musika entzuten goxatzen duguna. Oso bestelako gauza da, eta antzeko beste musika estilo askotan gertatu bezala, flamenko etiketa daraman guztia ez hain duina edo harrigarria izatea, merkatuan dagoen gehiena, nik esango nuke, kaka hutsa da, benetakoa ez baita, aflamenkadoa baino. Gero badaude ere tribuko aztiak, sasijakitunak, gauza bat benetan maitatzeko eta areago praktikatzeko jatorriz andaluziarra edo izan behar dela aldarrikatzen dutena, baduela bere grazia japoniar bat gitarra eskuetan ayayayayayyyy. Baina jakina, honek ez du zentzurik, alderantziz, badario korporatibismo kutsu bat izugarri iguingarria, txit interesatua gainera, koto moduko zerbaiten zaindariena, nik dakidala gauza bat ondo, bikain ere, jorratzeko talentoa eta pasioa ezinbestekoak dira, gainerako guztia hutsaren hurrengoa, aitzakiak mitoak bainoago. Baina berriro dio, benetako flamenkoa entzu nahi izan ezkero, gaur egun hain modan dauden musikari aflamenkatuen hatzaparretan ez erortzearren, seguruenera jo beharrean gaude, hots, Camaron edozein diska hartu eta:

Si tus ojillos fueran
aceitunitas verdes,
toa la noche estaría
muele que
muele,muele que
muele,
toa la noche estaría
muele que
muele,muele
que
muele,muele
que muele


Portzierto, Askoaren izen flamenkoa La Pulga da, goiko irudian erreparatzekotan ezin hobeto hautatua noski.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...