miércoles, 12 de mayo de 2010
GARAGARNOA PATXARANAREKILA
Ondiokan txuntiduta nago Euskal Irratian entzundakoaz. Badiduri aste honetan azoka bat, peria bat, ospatzen ari da Bordelen bertan, bertara joan da euskal iparretar aunitz haien produktu berriak saltzeko asmotan, bertzeak bertze labelik ez duen baina bai ospe handiko euskal okela. Eta horra hor iparretar batek erran ziola Euskal Irratiko kazetari bati aurkeztu zuela atzo euskal edari berri bat: GARAGARDO PATXARANAREKIN. Buruaz beste egiteko modukoa, bai nahasketa eztandagarria!!!!, nazka ematekoa, botaka ere bai. Hori al da I+D delakoa? Gogoratzen dut gaztetan batzuek edaten zuten "butanitoa", ez dakit zer hostia patxaranaz nahastua, ez dakit gauza bera zenentz, baina bai iguingarria zela. Ba, beittu, oraingoan etiketarekin ta guzti aurkeztu dut salgai Frantzia aldean, hango ardoraren hiriburuan berta, oh, bordeaux, bordeaux, hain fina, mokofina, eztarrifina den herrian, gourmeterria, gainontzekoei jaten edo edaten irakatsi nahi diguna, bai zera. Okerrena, benetan azpimarratzekoa dena, herri hartan etengabe aldarrika ari diren frantses produktuen ezaugarrien bikaintasun halamoduzkoa, Italian gertatu bezala ezin hobeto dakite saltzen, baina behin dastatuta gehienetan ezta hainbesterako, sarri baino gehiagotan txarra baino txarragoa, esaterako hain ospe handiko ardo asko eta asko, horrek ez du esan nahi munduko ardorik onenak bertan ez daudenik, baina bai denak ez direla hain onak, oso erdipurdizkoak baino, batez ere salneurriari erreparatzen badiozu, kalitate-prezio batazbestekoak beti kale egin ohi du.
Iparraldetik irten gabe ere, eta Baigorriko ardo ikaragarri motelak alde batera utzita, oso deigarria da nola saltzen dituzten Frantzia aldean iparraldeko euskal produktu asko eta asko aparteko edozer bailiran. Baina zoaz eta piperade, piperrada famatua dastatu, edo bertan hain goraipatua den Baionako urdaiazpikoa edota okela bera, aspaldi hontan ekoizten ari diren sagarnoa... ez du alderik hegoaldeko ezerekin, ezin du izan. Baina tira, ondo etiketatuta eta batez ere iragarria garardoa patxaranarekin ere barra-barra salduko dituzte. Ni ordea egiazko delitoa delakoan nago, Estrasburgora edo jotzeko modukoa...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario