miércoles, 5 de mayo de 2010
PATXI PIPERRERO
Badirudi gure lehendakarik Euskadi delako lurralde asmatu, mugatu eta bateraezin hori hobetu digula. Badirudi euskal politika ikaragarri baretu egin azken urtebetean. Badirudi bere zakur saiatuak, Ares jaunak, bortitzaleak bilatu eta mordoka atxilotu egin dituela. Badirudi azkenoi inpunitatea bukatu zaiela. Badirudi jeltzaleen nortasunkeria baztertu egin dutela, eguraldiaren mapa aldatuta eta guzti. Badirudi ere hezkuntzak berak sektarismo etno-liguistikoari uko egin diola denon onerako eta areago ikasleen eleaniztasunaren alde. Badirudi hori guztia eta gehio, zeren dirudienez ere gure lehendakarik euskara libertadean aldarrikatzen zutenoi iruzur egin baitigu, hori edo ez genion batere ondo hauteskundeen aurretik saldu egin zigunean. Nik behintzat euskara ikasi eta hitzegin nahi duenentzat izango zela uste nuen, inor ez zela izango baztertuta edo behartuta euskaraz ez jakiteagatik edo, eta aldi berean ere euskaraz ikasi eta egin nahi zuenak ere bere hizkuntza eskubideak ziurtaturik izango zituela edonon. Badirudi ezetz, hori ez zela Patxi Lopez jaunak benetan adierazi nahi zuena euskaltzaleoi botoa eskatu zienean. Patxi jaunak esan nahi zuen bera libre izango zela behin lehendarikatu eta gero eusko jaurlaritzaren ordainpeko euskara eskolei bizkar emateko, hain zuzen. Jakina, bi hizkuntza ofizialeko lurralde baten buruak ez ditu ezertan biak jakin behar. Montilak bai, Cordobakoa izanda ere katalanez egin behar du halanbeharrez. Gure Patxik ez, euskara ez baita euskal hiritar guztiona, borono potrozorri bakan batzuen matraka baino. Gainera, eta berak ondotxo esanda -gure lehendakari ikaragarri ikasia baita, denok ondotxo ere dakigunez...- bere ezkerralde maitean ezta sekula euzkaraz egin. Ez du inporta bertan -gainerako herrialde guztietan bezala- hamaika euskaltzale, euskaldunberri edo ikastolakume egoteak. Antzeko potrozorriak, antzeko parezido, izorratu besterik nahi ez duten abertzale makurrak.
Patxik agindu zigun euskara ikasiko zuela, Laudiokoak agindu eta bete bezala hain zuzen. Baina ez, bai zera, gezurretan esan omen zuen, Vocento taldearen komunikabide bati elkarrizketa luze eta itxuroso batean polito aitortu bezala etengabeko piperrak/txikerrak egiten baititu. Eta gutxi balitz bezala, irrifarretsu eta guzti aitortzen dio kazetariari erdi txantxetan edo, alboan zuen Galiziako presidente Feijoori keinuka eginez eta guzti; aizu, motel, ni banaizela azkarra, nork-nori-nor baldintza del subjontiboa, joder, porronponpon-.
Badago jende pila Patxi gaixoa dexente aztoratzen dutela dioena, nire moduko ipurterreok edozein huskeriagatik jipoitzen dugula gure lehendakari maitea; neurri handi batean ezin zaiolako gehiegi eskatu oraindio hasi berria utzi zuen ingeneritza bukatzeko duelarik, ezen ez baldin bada ingelesaz ikasteko gai izan, zer esanik euskarari buruz. Baliteke hauek guztiak zuzen egotea, lehendakari berriari demasa eskatzen zaiola abertzalea ez zelako, edo batzuen ustez ere behar bezalako euskaldun peto-petoa, hau da, EAJkoa. Baina, hala eta guztiz ere, pentsatzeko franko ematen du goi ikasketarik gabeko eta elebakardun hutsa den lehendakari bat hautatu izanak gurea bezalako komunitate irreal bat, Euzkadi.
Bestalde, ez dakit ba nik zertaz kexu garen, Patxi lehendakari aparteko eredu bilakatzen ari baita hainbat euskaldunentzat, batez ere euzkal gaztediarentzat: ez galdu denbora alperrik jotake ikasten, zertarako ba, sar hadi hobeto alderdi batean gazte-gazte eta bertan eutsi gogor kafesneak banatzeari edo alderdiko zaharrei koipe emateari kargu potolo bat eskeini arte. Ez du inporta zuk baino lagun pila bat ikasiago, saiatuago, azkarrago egoteak, ez baldin badute aitaponteko on bat akabo, ez du merezi saiatzeak, Jauregi izeneko politikalari saiatu eta trebatu bati egin bezala, Europara bidal zaitzakete, txakurraren ipurdira bezala.
Eredurik ez, benetako iraina baino, adarjotze hutsa eta orain otutzen ez zaidan beste hainbeste, bai behartuta, administrazioko lanpostu bati eustearren, edo borondatez herri honen hizkuntza zein kultura bere egiteko asmotan euskaraz su eta gar ikasten ari diren guztientzat; batez ere kontutan hartuta gehien-gehienek euskaltegia euren poltsikotik ordaintzen dutela, gure lehendariak ez bezala.
Eta gaurkoz behintzat ez ditut nire kezka edo susmoak azalduko eusko gobernu berri honen hizkuntza politikaren inguruan, Ramon Etxezarretak dimitu egin zuenez geroztik niri buruari galdezka ari naiz-eta zer dabil oker, ustel edo, zer dela eta ezta gobernu berri honetara guztiz pozik eta itxaropentsu hurbildu den aurrenekoa, ez eta azkenengoa ere.
Tira ba, laliteke ere ni oso gogorra izatea, ezbidezkoa, baliteke Basagoiti jaunak etengabe telefonoz deika egotea biharamunean zer egin edo esan behar duen, eta orduan noiz edo nola ikasi, nola ez egin txiker edo guztiok ordaintzen dizkiogun euskarazko eskolei...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario