viernes, 7 de mayo de 2010

BEHIN ETA BERRIRO ENTZUTERA KONDENATUA


Galduta nion pista, Hertzainakez ta gero bizpahiru diskoren egile zela eta besterik ez. Gure gaztetako rock taldearen abeslea zen, baina nik behintzat Josu gehio estimatzen nuen. Gari, ordea, handimandi ederra eginda zegoen, harroputzetan harroputzena eta gainera bere jokaera betiere guztiekiko mesprezukoa edo.

Pasa egin da pila bat urte, eta hor nonbait ikarurrita zein youtubean entzunda, Gariren azken bilduma lanak liluratu nau, txoratuta nago. Kanta guztiak ez dita oso maila berekoak, badira batzuk nik uste nahiko makalak, hori guztiz normala diska arrun batean, zoritxarrez eta egileen kalterako ere gaur egunean. Baina tira, bilduma diska batean piskat onartezina egiten zait, belarri bistan dago experimentatu nahi zuela zenbait kantuz, Aitormena delakoaz esaterako, eta emaitza ez dela esan oso apartekoa, aldrebes samar baino. Eta badaude ere Hertzainaken beste berrantolaketa batzuk apurtxo bat motel suertatu zaikionak Legazpiko artoberoari. Antzematen zaio oso kantu zaharrak bigundu, lasaitu, eztitu nahi izan dituela gaurkotzeko asmoz, eta lehen baino bigunagoak, lasaiagoak ematen dute, baina ez lehen bezain eztiak. Baina tira, gustoak gusto.

Nolabait ere, badira bilduman beste kantu batzuk Gariren propioak direnak, nik orain idoro berri ditudanak eta aitortu beharrean nago zeharo txunditu egin nautela. Badira ikaragarri lasaiak eta eztiak, adinak ematen duen lasaitasun eztiaz egindakoak, benetan hunkigarriak, zoragarriak, asko bizi edota sufritutakoaren experientziak eraginda, bizian oso azkar joan eta bat-batean gelditutakoan atzera begiratzeak iradokitzen dituenak, zorrotzak eta zoliak.

Ni ari naiz entzuten etengabe diskako bi gehienbat: BIZITZAK eta APAMOLA. Aurrenekoa bizitzak berak iradokitako letra izugarri ederrak eta sakonak, gogoetagarria, ez dakit norena den letra, ez dit axola, baina musika ere lilura hutsa da ni bezalako etsikor batentzat, bueno nik esango nuke sentibera, baina tira...

Bizitzak ez du amore ematen
inon inola aurrera egin gogo du
atseden gabe zoraturik
neurririk ez baitu.

Bizitzak ez du etsitzen
ezpada muga latzetan
ezpadu egiten amets oihanarekin
egiten du desertuarekin.

Eta hala iraila garo gorridunak
soilik elur soilik otso
barren zabal eta izoztu
izan nahiko zukeen.

Eta izan nahiko zukeen… eguzkiak
argi huts eta zorrotz… eguzkiak
erleen memoria ahulean… eguzkiak.

Gaua berriz
hastapenetako garaiaz
oroitzen da bereziki
orduan ez baitzen gaua besterik.

Era berean sekula ez
edo beti beti beti
esanka dabil nire bihotza
erabakitzen ditu zoritxarrez
bere desira guztiak… bi hitz bakarretan.




Bigarrenari, etengabe ere entzuten ari naizela bai umearen bila noala kotxez edota etxean ordeinaigailuaren aurrean nagoela youtubez, orain bezala, drogaren menpekotasunari buruz egindako kanturik hoberenetarikoa deritzot. Badu sakonean antzekotasun handia Antonio Vegaren Azul kantuarekin, ez baldin bada musikalki, bai behintzat muinean, hau da, azalez amodio-goroto kantu bat ematen du, baina hori bainoago da, bizi izatearen gorabeherei egindako gorazarre hunkigarri bat.
Oso intentsoa jartzen ari naiz, badakit, zenahizue eitia, noizik behin merezi du, bakizue, ez dago ilusio faltsurik... Bideoa oso moñoñoa da. Honetan gainera Gariren ahotsa ezin urratuagoa, zirraragarriagoa omen da.

Agertzen zaizkit loreak deigarri
beste bizitza batekoak dirudite
gerturatzen naizenean
zimeldu egiten dira
urruntzen naizenean loratzeko.

Lore gorri, lore zuri, lore zure
desertuko lore, putzuko nenufare.
Bihar lehor, atzo sutan, gaur bare
lore guztiak nire baitan daude.

Amapola zelai bat daukat barrenean
amapolek baretu egiten naute
piztu egiten naute,
izorratzen naute


eta halako animo zimeldu, abailduarekin iritsi gara asteburura, egubakoitz arratsean etxean bakarrik, kaleko espaloia euriz zipriztindua eta zerua hodeiez estalia, ezin ote da egon histurako momenturik aproposena...

No hay comentarios:

Publicar un comentario