martes, 23 de julio de 2013

AITZAKI-MAITZAKI



Ez egizu hitzik bizi edo ezagutu ez duzunaz, horra hor oso lelo bitxi bat zenbait gairi buruzko eztabaidak alde batera lagatzeko erabat. Besteak beste gerra zibilarena; gaurko gazteok gerra zibilari buruzko iritziek ez dute ez bururik, ez hankarik, ezagutu ez dute eta; gainera, euren aburuak nagusiek kontatu dietenaren bizkar ari dira, gehienetan gezurrak edo erdi egiak, familia bakoitzak ditu bereak noski, eta segun zein lubakitan tokatu zitzaizun hara zer-nolako ikuspegia. Iritzi honek badu bere mamia, ogi papur koskor-koskorra, nabarmen baita nagusitzekotan inork ez lukeela ia ezertaz hitz egiteko eskubiderik, ez lukeela zentzurik Historiak berak, ez baikagara Ertaroan bizi, ez baitugu Frantses Iraultza ezagutu ere. Alabaina, gerra zibiliaz ordea badugu liburuek kontatzen digutena baino ezaupide gehiago, badugu ere gure nagusien oroimena edo lekukotza, gezurrezkoa den ala ez guk ebatzi behar genuke eta ez beste inork, gutarren erruak eta asmatzeko ere helduak gara eta. Areago, nik uste iritzi honen gibelean oso jokabide zehatz bat dagoela, zeharo atzerakoia edota interesatua, ikaragarri komeni zaiena ezer gogoraraztea nahi ez dutenei, gizabanakoen iritzien subjektibotasuna agerian utzi nahi duena inolako kreditorik edo merezi ez duela adieraztearren, nork bere iritzia duela, zenbai buru, hainbat aburu, eta horrenbestez denak onak ala txarrak, ezin da egon bitartekorik. Hori horrela izanda moral zein etikaren hainbat lehentasun ezerezean geratzen dira, zerbait edo norbait epaitzekotan gizakion adimena edo fundamentua ez dira nahikoak, beharbada ez dute balio, beti subjektiboak omen dira, hau da: egon ez baldin bazinen krimenaren lekuan nola jakin dezakezun errua asesinoarena den eta ez agian probokatu, xaxatu, eztenkatu egin zuen biktimarena, eh, eh?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...