Ikaragarria benetan, atzo bertan hainbat telekatek bota egin zituzten Galiziako tren istripu itzel eta zitalaren argazki odoltsuak zein hildakoen senitartekoen testigantza negargarriak, kamara bilaka ari zela ematen zuen kosta ahala kosta, gutxienekoa, jakina, informazioa inpaktoa baizik, zenbat eta gogorragoa, txundigarriagoa, gero eta hobeto, hori baita azken finean telebistaren xede ia bakarra T5ko buruzagi Vasile jaunak ondo asko aitortu bezala orain dela gutxi egunkari batean. Gaur goizean hirira ogitara bajatu naizela irratitik ari ziren hitz eta pitz Himalayako mendizaleen heriotzaren inguruan, bazegoen, noski, aditu bat edo heriotza nola gauzatu zen azaltzeko mota guztietako deitale medikuak eskeintzen zituena zehatz-mehatz, harrigarria benetan. Zeren premia ote dugu entzuleok ez baldin bada morboa asebetetzeko edo? Eta hau esanda ere, aditu berberak Himalayara igoeretan aspalditik suertatzen ari den merkatalizazio arduragabekoaz hainbat argibide ere ematen ari zela aitortu beharrean nago; arduragabekoa, hots, bertako inguruneari kalte baino eragiten ez diona zaborra baita sasi-mendizaleon aztarna bakarra edo hutsala.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario