FMIkoek langileen soldatak oraindio gehiago murrizteko proposatu/agintzen
diote Espainiako Gobernuari, lan erreforma egin eta gero nahikoa ez dela
adieraziz. Antzeko zerbait irakurri nion atzo Abel Matutesen semeari, oraindio erreforma
horri irauli gehiago emateko aukera dagoela baietsiz. Jakina baietz, seguru
asko posible da oraindio langileen ustezko eskubideok apurtxo bat gehiago
murriztea. Nola ez, azken finean zein da murrizketa guztion xedea, geure
ekonomia lehiakorragoa bilakatzea kosta ahala kosta, nazioartean lehian egin
ahal egiteko gainontzekoen pare-parean. Benetan? Matutesen semeari entzunda
badirudi kexu dagoela ondo asko dakielako langileen eskubideak ahalik eta
murritzen eginez berak gero eta etekin gehiago izan lezakeela. Hori baita
Matutesen helburu bakarra mozkinak. Zein bestela, esango lidake ziplo edozein
enpresa-gizonek, zertarako ote enpresa baten jabe izatea ez baldin bada dirua
irabazteko? Ados nago, hori da helburu nagusia. Baina, hori izan al daiteke
legegileena ere bai? Horretarako bakarrik lanean ari dira buru belarri gure
politikariak, enpresek ahalik eta gehien ustia dezaten. Nortzuen morroi ditugu
politikariak, bankari, enpresa jabe edo zuzendari gutxiengo batenak, ala
hiritar gehiengoarenak? Aitzakia aspaldi asmatua dute ordea gure (neo)liberalek:
“jabeek zenbat eta gehiago irabazi, baita langileek gero eta gehiago ere.” Egia
al daiteke soldatak zein eskubideak etengabean murritzen direnean, hots, langilearen
erosteko ahalmena gero eta ahulagoa denean? Tira ba, erantzungo ligukete azken
hau agerian utzita: “baliteke lehen bezain ahalmena ez izatea, baina bai
behintzat lanpostu bat, zeren bestela…” Edo bestela esanda, hobe langile
eskubide barik, ozta-ozta ogipeko huts-hutsa, langabetu baino, hots, gizajo
peto-petoa. Baina gauzak horrela ikusita laster leporatuko dizute errealitateaz
kanpo bizi zarela, idealista hutsa, ezjakin edo ergel porrokatua. Eta baliteke,
bai. Nik behintzat aitortzen dut ezjakin hutsa naizela ekonomia hainbat eta
hainbat arlotan, noski. Saiatzen naiz, ordea, nire jakin hutsuneok asebetetzen
ekonomia liburu pila irensten, besteak beste nik ez bezala pentsatzen duen
ekonomialari askorenak ere bai, euren arima gabeko teoriek botagale eta guzti
ematen digutenak. Hauetariko bat, izena
ez dut aitatuko ez baitut inolako gogorik propaganda egiteko, eta gainera
egilea ezta berez oso ezaguna, argitaletxeak hautatuko oportunista handiusteko
bat baizik ez baita, orain dela gutxi irakurri dudana gauza oso zehatz
bategatik “merkatuen mamua” etengabe aitatzen dugunok ergeltzat hartzen
gintuelako. Bazioen liburuaren
kontrazalak egileak merkatu famatuen nondik norakoak ezin hobeto azaltzen
zizkiola irakurleari. Eta zuzen zegoen, horretan behintzat ez zegoen iruzurrik,
egileak ikaragarri ondo ezagutzen baititu direlako merkatuen gorabeherak
urtetan nazioarteko finantza arloan saiatua zelako. Hala ere, eta egilea
merkatuen nondik norakoen nolabaiteko logika asmatzen saiatu eta gero, zera
ondorioztatu beharrean gaude: baietz ba, baliteke euren logika izatea, baina
logika hori ba al da jende xehearendako errotik kaltegarria? Zein neurritan
gorabehera guztiok hiritarroi eragiten dizkiguten kalte edo ezbehar guztiak
bidezkoak, zilegizkoak ote dira? “Laissez
faire, laissez passer”, noski baietz, ados nator horrekin, baita merkatu
libertatearekin, eta badakit, nire egiten dut leloa nik behintzat nire
bizimodua nire gisa antolatzeko eskubide osoa aldarrikatzen baitut, horretan
datza delako libertatea. Hala ere, ba al dut nik edonork adinako aukera merkatu
aske batean lehian egiteko, nire lanaren emaitzez goxatzeko, behar eta nahi
adina etekin ateratzeko. Ez dut uste gaur egun mundua antolatua dagoen bezala
denok aukera berdinak ditugunik. Areago, dagoena ezta inolako liberalismorik,
darwinismo interesatua baino, hau da, boteretsuen bentajakeria hutsa, dena alde
aurretik antolatuta baitago betikoak irabazle suerta daitezen edozein arlotan.
Gainerakoek, aldiz, men egin behar besterik ez zaigu geratzen, hau da, gauzak
diren bezala onartzea eta kito, zeren eta egoera honen kontrako edozein kritikak
behingoan deskalifikatzen zaitu edo delako libertatearen etsai bilakatzen zaitu
boteretsuen ideologia beren egin dutenen aurrean. Eta agian horrexegatik ere,
batzuen gainerakoak izorratzeko asmatutako aitzakeria osoa errotik gaitzesten
duzulako, bizian zure helburu nagusia dirua irabaztea inondik inora ez delako,
zure ondokoak mesprezatzen ez dituzulako behar adina diru irabazteko, lan
egiteko gauza ez direlako edo batere gogorik ez dutelako, zu baino ahulagoak
direlako eta horrenbestez bigarren mailako hiritarrak izateko kondenatuak,
gogokoen dituzun irakurketak bidegabekeria erraldoi hau nabarmendu eta salatzen
dutenak dituzu, besteak beste delako FMI aluaren trikimailuak, hanka-sartzeak eta
batik iruzur galantak agerian uzten dituztenak. Edo bestela esanda, FMIkoei
zein Matutesen semeari aditzen diedanean zer dela eta euren hitzen atzean edo
inoiz inolako gabeziarik ezagutu eta ezagutuko ez duenaren egoismo hutsa
delakoan nagoen ezin hobeto azaltzen digutenak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario