martes, 16 de julio de 2013

SUGETZARRA



Atzo arraltsaldean nire bi semeekin etxe inguruko basoan zehar tipi-tapa gindoazen Armentiako zabuetaraino, zuhaitzen itzalpetik goxo-goxo bero sapatik erdi salbo edo. Orduan suge bat bidera atera zitzaigula sigi-saga ezustean. Ederra benetan, nik animalia guztiak estimatzen ditut eta. Haurrak, berriz, garrasika hasi ziren; baina, jakina, zeri ez dioten garrasi egingo egiazko basapiztiok. Alabaina, sugea ihesi zihoala begira nengoela, hara, Barcenas akordura ekarri nuen ezinbestez. Ez dakit norainoko sugea, sugegorria zehatzago izanda, den Espainiar Erresumako lapur edota arrakero nagusia den Barcenas jauna; baina bai ordea bere aferaren inguruko oro uda honetako sugea izango dela duda izpirik gabe. Nolako sugea ote, hori da gakoa, nik uste, oraingoz pozointsua ematen du, auskalo Rajoy alper eta koldarra hiltzeraino ala agian PPkoei zorabioak edo nolabaiteko lausoak sortarazteko modukoa, eta edonola ere beti ondoez arinak. Zeren eta beldurrak bainago delako sugea aurrera sigi-saga joan ahala, hots, Barcenasena nola edo hala puztu ahala, sugegorria baino pitoi, anakonda edo boa moduko sugetzarra bilatuko ez ote den. Baietz ba, mota honetako suge luze eta lodiak arriskutsuak izan daitezke; beharko, gauza dira behi oso bat irensteko eta guzti. Hala ere, ezin dugu ahaztu jende andanak pitoiak, anakondak, boak eta etxeko abere, lagun ere bai, dituenik. Horrexegatik beldurrak nago, badagoelako hainbat gizakume, sasikume ene ustez, halako sugetzarrekin bizitzeko gai dena zeharo arduragabe. Eta ez dut, ez. inor nabarmenduko, premiarik ez dut eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...