sábado, 27 de julio de 2013

UDA PASA


Udaroko eguzkipean, etxetik urrin, mahasti artean, euliak, eltxoak, erlabioak, etxola estu eta zikin baten barruan izerdi patsetan bazkaria prestaketan, bi kilo eta erdiko erreboiloa labean eginda, ondoko baratzean bildutako kalabazin eta pipermin frigituak, supermerkatuko ensaladilla ikaragarri mingotsa eta bere hainbat osagarritan gordin-gordina, eskuko nebera batean ekarritako ur freskua, garagardoa noski epel-epela, mahai-tresna kaskarrak, mahai tolesgarri ezegonkorra, inork nondik etorria zen kale edo landa txakurtxo bat gure hondakinei adi-adi, etxolako teilatupeko itzalean bero sapatik erdi erretiratuta, haurren txilio zein etengabeko makilaka eta guzti errieta saioei entzungor, ezinbesteko hitz aspertuak, guztiz premiazkoagoak omen diren garbiketa lanetan arin-arin, nekeak; hau dena uda pasa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...