miércoles, 10 de julio de 2013

NOREN ESKANDALUA?


Bai eskandalu handia txupinazoari adi-adi zeuden miloika ikuslerentzat, ikurrina bat txupinaren jaurtiketa oztapatuz, badaude bai, betikoak euren bandera inposatu nahian, "ikusten, Paco, Mari?", bai laztana, nazionalistok intolerante hutsak dira... Holako zerbait ematen zuen honen harira barra-barra egiten ziren iruzkin guztiak, eskandalizatuak omen zebiltzan hemen, Espaina aldean. Euren ikuspuntua zen, baina badago beste bat, agian erabat baterazina, ikurrina horren zioa Nafarroaren euskaltasunaren aldarrikapena dela uste dugunona, Nafarroako agintariek etengabe ukatzen dutela salatzen duena, euskararen kontrako neurriak asmatzen dituztela gogoratzen duena, Nafarroa geure anaia zaharra dena gogoratzen diguna. Horretaz, noski, ez dira sekula eskandalizatzen intolerante hitza mihi puntan betiere dutenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...