jueves, 21 de agosto de 2014

ASTAPOTRO ETA LISTOPASATU ARTEAN



Harri eta zur utzi nau Euskadi Irratitik neska sikologo bati edo aditu berri diodanak sexu indarkeriaren kontura. Kantuen letrak irizpide zituen hauetan sexukeria norainoko nabarmena zen adierazteko, eta hara, euskal kantuetatik bat hartzearren Mikel Markezen "Zure Begiek" exenplutzat hartu du, kantu honen bertsoek adierazten omen duten bikotearen posesio grina zer nolako arriskutsua den erakuste aldera: 

"Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.

Zu gabe ez naiz ezer.
Zu gabe zertarako bizi.
Bizitza hontan ditudan 
helburu guztiak
ez dira ezer lortu zeren eta...
zurekin konpartitzen ez baditut"

Esan bezala, txunditutik nago, gauza baldin bazara amodiozko kantu baten letra txatxuetan arrisku bat sumatzeko akabo, nonnahi sumatuko duzu ezinbestez. Niri ez zait batere gustatzen Markezen kantu hau, esan bezala txatxua baino txatxuagoa begitantzen zait, nerabeentzat propio eginda; baina hortik ondorioztatzea nola edo hala nerabeon euren bikoteekiko jokabidea baldintzatu lezakeena... Ez dakit delako sikologoak bere lanbidea zuritu behar edo nahi zuen, ez dakit nik ere demaseko talibanak dauden gure artean bazterrak nahastu beharrean daudenak etengabe norbanakoen adimenaz fido ez direlako eta den-dena kosta ahala kosta zelatan jarri nahi duten euren begien aurretik pasa dadin inorenetik baino lehen. Edonola ere, astopotro eta listopasatuen artean jai dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario