Noiz eta nola asmatzen duzu piraina uraska batera jausi egin zarela? Ba zure inguruko ia guztiek lagun zein ezagun dituzten gizabanako guztiak gogotik eta etengabe larrutzen ari direnean banan-banan. Baliteke gizakume guzti-guztiei betiere zerbait txarra, zatarra, zitala asmatzen dien norbait egotea? Jakina baietz, eta zoritxarrez guk uste baino maizago eta ugariago. Horretarako euren buruaz harro-harro dauden batzuk baino ez dituzu topatu behar, hau da, berenez handiustekoak; ez baitu sekula huts egiten, zure buruaz zenbat eta harroago zaude, gero eta gehiago gutxiesten duzu gainontzekoena. Halakoak ez dira inoiz gauza euren akatsetan erreparatzeko, horrexegatik gainerakoenak baizik ez dituzte ikusten, horrexegatik akatsak gainerakoengan etengabe ikusten dituzte, horrexegatik ere gainerakoak baino bikainagoak direlakoan bizi dira printzipioz. Eta jakina, piraina artean zaudela badakizu noiz edo noiz zuri ere koska egingo dizutela, gehienetan isil-gordeka, noski; ala ez, beharbada zure aurrean ere egiteko gai dira, zergatik ez, hain akasgabekoak eta harroputzak izanda. Nekagarriak, gogaikarriak dira, oso.
sábado, 30 de agosto de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario