jueves, 28 de agosto de 2014

JAUNGOIKOAREN PARE



"Eta ez naiz inoiz Jaungoikoarengandik hain gertu egon bart bezala.

Gaur goizean ere abade-eskolako haur ikasle xume eta lot- sati hura, aspaldi barneratu fedearen aurka biraoka, berriro ere bere erruz nire zoriontasuna zapuztekotan nengoen-eta.

Sekula ez bezala, goxo-goxo emakume batekin ohean eta larrutan geundela, izerdi-patsetan behar bezala, sexu galdatan hain bizkor-bizkor zihoazen gure bi bihotzak, elkarren gainean arnasestuka, inolako lotsa edo kulpa barik, bere gorputz mehe eta xamurraren arrakala guztietan usnaka, bere bular, izter, bela- rri eta abarretan fereka, sudur punta berezi hartan musuka, titi- buruetan etengabe atximurka, hatz luzea alu bustian galduta, katu bat sagutxo harekin olgetan.

Eta txortan egin orduko ohetik jaikitzen naiz bide ertzean topaturiko puta batekin egon berri banintz bezala."

Txema Arinas - Borreroak Baditu Milaka Aurpegi

No hay comentarios:

Publicar un comentario