martes, 19 de agosto de 2014

GENOZIDIOA


Ez didate batere axola geoestrategiaren nondik norakoek, hau da, Irak aldean gertatzen ari denaren errudun teorikoa edo. Nik argazki honetan eta hau bezalako enparatuetan sasikume borrero odolgose batzuk baino ez dakusatzat. Eta bai, bihotzoneko edozein gizakumek egin behar bezala, ISIS delakoaren sarraskiak zein gizahilketak hainbat lasterren geldiarazteko eskatzen dut kosta ahala kosta nire txoko apaletik, ezin dugu beste behin, enegarren aldiz egia esan, gure begien aurreko genozidio hau burutzea onartu. Bada garaia giza-lehentasunak behin eta betiko gailendu daitezen nazioartekoan. Gehiegi eskatu? Jakina baietz, baina horiek dira merezi duten gehiekeria bakarrak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...