- Badirudi Euskal Herriko Pintxo Lehiaketako saria Nafarroako Huarte herriko jatetxe batek jaso egin duela. Badirudi baina hori ez da posible, hori asmakizun hutsa omen da, Euskal Herria existitzen ez delako Nafarroako Gobernuaren ustetan. Izan ere, Barcina eta enparatuek ondo asko adierazi egin dute gaur bertan Nafarroako Parlamentuan Euskal Herria badagoela irakastea "adoktrinamendu" garbi-garbia dela. Berdin die Euskal Herria edozein historialari, hizkuntzalari eta abarrekoek kontzeptu linguistiko-kulturala dela erakusten baldin badiete. Berdin die ere Euskal Herria hitza bera duela bostehun urte idatzita utzi egin zuten Lazarraga arabarrak edo Leizarraga nafarrak. Barcina eta gainerakoendako bai lehenengoak bai bigarrengoak euskal "aurre"-abertzale arriskutsuak omen dira Nafarroaren nortasuna nola edo hala deseustatu, birrindu nahi dute/zutenak. Barcina eta bere morroiek argi eta garbi dakusate, baldin badago Euskal Herria euskal abertzale madarikatuak zuzen daude, badago herri bat nola edo hala askatu beharrekoa eta Nafarroa horren parte baldin bada, edota abertzale gazitoek etengabe aldarrikatu bezala oinarria edo zuztarra, Nafarroak EH askatu horren barne egon behar luke ezinbestez. Baina baliteke ere Barcinak eta berarekin batera nafar eskuin gehienak halakorik inondik inora ez sinestea, azken buruan gehienon nagusiek Euskal Herria bazegoela aldarrikatu ohi baitzuten ez hain aspaldi, karlisten Euskal Herri atzerakoi eta espainiar peto-petoa hain zuzen eta besteak beste ondo eta abondo idatzita utzi zuen Aizpun jaunaren aita. Baliteke jakitea ere Euskal Herria ezer baino lehen kontzeptu kulturala dela, printzipioz ez duela zerikusirik politikarekin Historian euskaldunek izandako erakunde politiko bakarra, gutxienez independientea, Nafarroako Erresuma izan baita. Eta jakin dakitelakoan nago Euskal Herria estatu batu eta independiente bat bilakatzea euskal abertzale batzuen xedea dela, baina ez abertzale guztiona, ez eta euskaldun guztiena ere. Badakite baina badaezpada ahalik eta nafar gehieni guztiz kontrakoa sinestarazten saiatuko dira buru belarri, etengabe, Euskal Herria euskal abertzale maltzurren adoktrinamenduari egotziko diote lotsa izpirik gabe. Bai, badaezpada zeren eta Barcinaren ustez nafar gehienak ñabardurak atzemateko gai ez baitira, kokoloegiak edo burugogorregiak omen baitira ezer behar bezala ulertzeko. Hobe dute, turkoek Kurdistanekin egin bezala, Euskal Herria existitzen dela, terrorista edo terrorista ondoko batzuen asmakizuna dela. Gainera, nola ez du halakorik pentsatuko Barcina andreak gaztelau peto-petoa izanda.
jueves, 16 de octubre de 2014
BARTZINERRIA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario