miércoles, 29 de octubre de 2014

IRISH GATAZKA BELTZA






  • Bai, edonor txunditzeko moduko albistea da: "Ipar Irlandan 1970eko hamarkadan militar ingelesek, indar militar bortitzaz gain, eskura zituzten propaganda eta desinformazioa naro erabili zituzten Sinn Fein eta nazionalistak ahultzeko. Armadako ofizial ohi batek aitortu berri du sorginkeria eta magia beltza ere erabili zituela lekuko giroa nahastu eta herritarrak ikaratzeko." Alabaina, guztiz txundigarriagoa litzateke asmatzea IRA eta Sinn Feinekoek Banshee edo irlandar sorginen laguntza erabili egin zutela Tony Blairrek eta unionistek "Good Friday Agreement" delakoa sina zezaten nahitaez leipreachán edo leprechauen komando edo taldeen ekintzek britaniar boterea behingoan menderatzeko inolako aterramendurik ez zutela ikusita. Edo bestela esanda, galdetuta: zer dela eta errealitateak Tolkien edo J.K Rowlingen liburu zein hauetan oinarrituriko pelikulen gero eta antz handiagoa du?

No hay comentarios:

Publicar un comentario