Bi iruinseme Zarauzko hondartzan... Iaz ere negu minean enbatak eraman zituen Ondarrun, Xixonen, A Coruñan, auskalo non ere. Izan ere, urtero nor edo nor itsas bazterraino heldu eta... Kontuz ibili burua itsasora ateratzen duzunean labarrean edo hondartzan, moilan bertan ere bai. Kontuz ibili marinel trebatua izanda ere, hala esaten ziguten txikitan mutrikuar senitartekoek, areago zu zeu lehorreko beraneantea izanda itsasoa urrutitik ezagun duzula edo uda partean baino ez, ezin asmatu negu partekoa zer nolako sabelgorria den. "Itsasuan billurrez ibili bia zea, alafedia, itsasoai eundoko errespetua euki bihar zako betiere". Jakina baietz, edo zer esanik ez, ondo baino hobeto gogoratzen baitut zer-nolako beldurra nion, itzela, moila ertzeraino arrimatzeari, bada ere nire ohiko amesgaiztotetariko bat orain kontura ez datorren pasadizu bategatik, gaur ere izua begietan nire semeak arrimatzen direnean, berehalaxe ondoeza egiten zait, barruan daramadala ematen du. Beldurrak ez nau libre egingo, baina bai behintzat sano.
lunes, 6 de octubre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario