martes, 7 de octubre de 2014

XELEBREAK BEZAIN GAIZTOAK


Asaldatzen naute biziro Korta bezalako pertsonaiek, egia esan ezin ditut pairatu. Baliteke euren lanean oso onak, apartak izatea, noski; baina, benetan lotsagorritzekoa izan ohi da, famatuak direla aitzakia, hedabideek edozein gai hizpidera ekarri eta hauen iritzia kosta ahala kosta jaso nahi izatea, aldez aurretik ondo asko dakitelako euren ezjakintasuna zein oieskeria hain nabarmenak direna, eta horrebestez mikrofono aurrean botako duten oro gehiengo baten gustukoa izango dela halabeharrez, berdin dio pertsonaiak esandakoa xelebrekeria, zentzugabekeria galanta, gezur handia edo dena delakoa den. Lotsagarria bai, hedabideok pertsonai xelebre, barregarri hauei emandako tartea edo lekua egiazko, mamizko, funtsezko esatekorik dutenei kentzen baitiete, besteak beste, eta dagokigun kasuari erraparatuz, edozein ekonomialariri. Baina tira, itsuen herrian begi bakarra alkate, aitzur eta guzti...

"Zeinek asmatu zuen lanik egin nahi ez zuenari langabezia ordaintzeko kontu hori? Lana edukita, langabezia kobratzen aritu da jendea. Politikariek asmatu dute hori, baina erretiratutakoan betirako dirua izaten dute horiek gero. Gu gara errudunak, politikari horiei botoa emateagatik. Hamabost egunean kenduko nuke nik Euskal Herriko langabezia. Eta langabezia kobratzen aritu dena lanera eraman, aitzur eta guzti."
JOSE LUIS KORTA. KAIKUKO PRESTATZAILEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...