jueves, 9 de septiembre de 2010

ALUA EUSKAL MUNDUA


Honekin batera zabaltzen dut nire blogeko ALUA EUSKAL MUNDUA saila.

Azkar doala, baina ezin dut iruzkinik egin gabe utzi gaur goizean Euskadi Irratian entzundakoa Zestoako bi gizonezkori bere herriko zezenketari buruz. Biotako batek: "Zestoako zezenketa asko gustatzen zat, kanpokoak ordia ez, eztittut oso gogoko jeneralian", eta hara besteak esandakoa; "Zestauko zezenak espezialak dia, kanpokua diferentia da oso..."

Bai perla ederrak, ezta? Euskal pentsamendu sakon eta jatorrarenak ala? Noski, nik uste bi baserritarron pentsa/ikusmolde hain berexi edo borobilduaren arabera honako ondorioa ere atera genezakeela gizpuzkera ederrean:

"Ni heriotz zigorran kontra nao, jakina, nola ez, nik eztet nahi inork beste gizakume baten bizia akabatzia; baina, aizue, Zestoako ejekuzioak oso bestelakoak dia, eeeerrak benetan, ikaragarri gustatzen zazkit..."

Berdin dit niri gustoko ala ez duten, baina, arren, koherentzia piskat... ala ez al da hau guztiau akaso gure euskalzentrismoaren beste adidibe lotsagarri bat, gurea bai, gaintzontzekoena ordea ez nago hain konforme...

Zer esanik ez, gogora etorri zait Zestoako aspaldiko lagun/ikaskide ohi bat, txino batean arroz zuria zer-nolakoa zen galdetu egin ziona zerbitzariari...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...