domingo, 26 de septiembre de 2010
MARKESAREN ALABAREN ITXURAKERIA
Entzuna dizkiot aste honetan gure lehendakariari, ez dakit zer nolako diskutsoren harira, behin berriro hainbat idazleren aipuak-eta, bere hitzaldi jasoa nolabait borobiltze aldera. Eta besteak beste, Markesaren Alaba kantu famatuaren zenbait bertso aipatu egin zuen, oso bertso politak, aspaldi-aspaldikoak, euskara zaharraren xarmarekin eta guzti. Txalotzekoa, bai, lehendakariaren hitzaldietan gure tradizio lirikoa erabiltzea, oso bide zuzen eta ederra omen da entzulegoaren aurrean euskal hiritar banaka batzuek baino ez dakiten euskarazko altxor bitxi hori ezagutaraztearren. Badirudi Gariren Esperantzara Kondenatuaren zenbait bertso ere erabili egin zituela hitzaldian, nolabait erakutsi nahian gure lehendakari López ezer baino lehen oso tipo modernoa dela, rocka eta bestelako musikak ere oso gustuko dituela gogoratuz, egia esan rockazale amorratua dela berak behin baino gehiagotan aitortu bezala, eta zer esanik euskal rockaz, Hertzainak-en abeslari ohi horroputzaren lanaz ere oso jantzia omen da, entzundakoari jaramon egin ezkero, noski.
Baina ez, ez gaitezen izan hain inozoak, badakigu ondo asko gure lehendakari, bere moduko politikari ia guztiak bezala, ez dela guri sinestarazi nahi adina euskal kantagintzaz jantzia edo. Dena itxura da, bere aholkulariek eskeintzen diotena plazara airoso ateratzeko, noraino kezkatua, arduratua dagoen euskal hiritar banaka batzuen hizkuntzaz zein kulturaz erakutsi nahian. Hau guztiau oso nabarmen omen da ia politikari kargodun guztiengan, hitzaldiak idazten dizkiete eta ezta harritzekoa, ez eta lotsagarria ere, guztiz zentzunezkoa baino gaixoek ezin baitute denetaz jakin, ezin dira etengabe, edonoiz eta doi-doi edonola hitzegiten dutenaz jantzirik egon, gu bezalako gizabanakoak dira, hau da, gehienetan ezjakinak.
Alabaina, badago Patxiren jokabidean batere zuzena edo garbia ez dena, saiatzen da bere lehendakari hitzaldietan behin eta berriro euskalgintzaren zenbait textu, kantu edo dena-denakoa erabiltzen (gogoratu besterik ez dugu egin behar Gernikakoan Kirmen Uriberen poemaren irakurketa hunkigarria), baina aldi berean badakigu denok ez dakiela euskaraz egiten, euskarazko eskoletan piperrak egiten dituela, jendaurrean irakurri behar duenean ozta-ozta. Nolabait ere, ezta harritzekoa, euskara guztiontzako leloa ikasi nahi dutenentzat bakarrik asmatu egin zutela berak eta bere ingurukoek, berak ere argi eta garbi aldarrikatu egin zuen euskararen inposaketaren kontra zegoela, hau da, bera bezain erdaldun diren euskal hirritarren euskara ikasi behar ez izateko eskubidearen aldekoa.
Orduan zer dela eta hainbeste itxurakeria, hainbeste Kirmen Uriberen poema edota Markesaren alabaren bertsoak, zertarako hainbeste diru pila euskararen ustezko inposaketaren kontra dagoen lehendakariaren euskarazko eskolak ordaintzeko? Ah, ahaztuta nuen, bai! Elebiduna den komunitate baten burua delako! Baina ez benetako elebiduna, ia erdiak bakarrik euskaraz dakien elkargo batekoa baizik. Badago ordea hizkuntza biotako bat nagusi dena, denok ulertzen duguna, lehendakariak egiten duen bakarra. Zer dela eta orduan bigarrena ikasi behar? Euskaldunokiko gizalegeak akuikaturik? Baliteke, baina gure oraingo lehendakariaren gizalege xume hori baino lehenago bere alderdiarena hobe/egokiago izango genukeen EAEko bi hizkuntzak zekizkiela hautagai bat aurkeztuz. Tamalez ezin zen, badirudi ez zela posible alderdian halakorik topatzea, gutxi direla benetako elebidunak, euskadun zahar edo berririk. Izan ere, ezin gara kexatu halako huskeriagatik, bilatu ere bilatzen saitu ziren ere karrera bukatuta eta guzti zuen beste hautagai bat baina alperrik, ezin zuten topatu Patxi baino ikasiagoa edo saiatuagoa. Ez omen zegoen, nik gogoan dut Ramon Jauregi, hamaika saltsatan ibilitakoa, politikan benetan saiatua, eta gainera oso gaztetan euskeraz ikasteari ekin ziona, baina antza denez oso zaharra da gure Ramon, eta badakigu Zapateroren alderdikoak goitik behera zaharberritu egin direla, experientzia ez dela inolako meriturik enbarazu baizik, auskalo nortzuei itzal egiten dielakoan edo...
Dena dela, aitortu beharrean nago oso maltzurra naizela, beti gaizki esanetan, gaizki eta oker pentsatzen. Egia esan nik uste gure lehendakariari azkeneko piperrengatik errieta egin eta gero buru belarri ekin diola euskaraz ikasteari, eta baliteke ere hauetan Markesaren Alabaren bertsoak entzun/ikastea ariketa bezala eta agian ere bertsootatik hitzaldiak edertzeko baino gehiago hainbat lezio ere atera izana.
Markes baten alaba interesatua
marineruarekin enamoratua
deskubritu gaberik bere sekretua
amodioa zeukan barrena sartua.
Konformatu ziraden elkarren artean
ezkonduko zirela hurrengo urtean.
Eskola ikasteko bien bitartean
beraren herritikan guztiz apartean.
Hala disponiturik jarri ziren biak
kartaz entenditzeko elkarren berriak.
Formalidadea(re)kin jartzeko egiak
baina ez ziren lo egon amaren begiak.
Ezin egon zen ama hitz hori sufritzen,
berehala hasi zen kartak detenitzen,
intentzio haundiagoz ezkontza galdutzen;
Juanitak holakorik ez zuen pentsatzen.
Amaren malezia!: korreora joan da
Antonio hil zela egin zuen karta;
Juanitaren tristura berri hura jakinda
engainatua bestek gezur bat esanda.
Amak esaten dio: Juanita nerea
galdu da, diotenez Antonio Maria.
nik bilatuko dizut beste bat hobea
maiorazko, interes askoren jabea.
Denbora kunpliturik galaia abian
zer pasatu ote zen haren memorian
kartarik hartu gabe joan den aspaldian
inozente sartu zen jaio zen herrian.
Hau da lehendabiziko hark esan zuena.
-Zer da musikarekin onratzen dutena?
Markesaren alaba kalean barrena
esposario zela hark behar zuena.
Desmaiaturik egin zuen ordubete
gero nobia eske hitz bi egin arte
inguratu zitzaion makina bat jende
bigarren ordurako hil zen derepente.
Gaua pasatu eta hurrengo goizean
entierroa zuen bigarren klasean.
Markesaren alaba guztien atzean;
Zer pena izango zen haren bihotzean?
Penarekin leherturik Antonio hil zen
akonpainatu zuen Juanitak elizan.
Maitasuna bazion esan dudan gisan
geroztikan ez zuen osasunik izan.
Erremedia baledi sentimendu hori
bitarteko bat jarri Jesus maiteari
orazio eginaz Birjina Amari
zeruan gerta dadin Antonio Mari.
Elkarren konpainian guk ere nahi dugu
Birjina egiozu Jaunari erregu
kristau guztiogatik baldin ahal bazenu
Iturrinok horrela desiatutzen du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario