martes, 30 de diciembre de 2014

GAZTE-HITS-TARRAK



Egia esan ez dit batere ardura gasteiztarra izatea ala ez, berdin zait edonongoa izatea. Jakin badakit hemen jaio eta koxkortu egin naizela, kasualitate hutsa eta baliteke beste batzuek uste ez bezain inportantea, funtsezkoa edo dena-delakoa ez dena. Izan ere, Gasteizen bizi bai, baina beste hainbat lekutan ere koxkortu, hazi, egin naiz nire bizian zehar, eta ez dut uste lekuak gizabanakoen haziera baldintzatzen duela beren inguruan jasotako heziketak baino. Areago, ez dira pasaiak osatzen gaituztenak inguratzen gaituzten pertsonak baino; pasaiak gure bizitzaren eszenatokiak dira soil-soilik (eta nire kasuan hiria ezta pasaia sentimendu-biografiko bakarra, baita arabar errioxa zein mendialdekoa edota kostaldekoa ere, zoriontsu izan naizeneko edonon) pertsonak gure osagarriak. Alde horretatik, ulertu ulertzen dut nonbaitekoa izateaz harrotasuna nork bere bizitzaren eszenatokiak maite dituen heinean, ala agian ez, ez du ezertan beti horrela izan behar, baina berebiziko nazka ematen dit nonbaitekoa izateagatik harrokeria, handiustekeria benetan petral eta hutsalak. Areago, norbaitek bere burua zein gainontzekoenak jatorriaren arabera juzkatzen dituenean sudurra zimurtu ez ezik pena ere ematen dit, itzelezkoa; jakin badakit ergel baten aurrean nagoela. Hau esanda, aitortu beharrean nago ez dudala sekula izan aparteko harrotasunik gasteiztarra izateagatik, gutxitan identifikatu naizela nire ustezko tribuaren mito edo ohitura txoroekin, hiria bai, unean uneko hiria, hots, pasaia, maite egin dudala nire iraganaren parte den neurrian, noski; baina paisanajea aldiz beti oso ezatsegina izan zait oso-oso neurri handi batean betiere gehiengoarekin zerikusirik ez dudalakoan egon naizen aldetik, hau da, betidanik nire sorkide gehienak izugarri atzerakoiak, itxiak, zakarrak, zilborzaleak, harroputzak eta batez ere gaizki heziak begitandu egin zaizkidalako. Laburbilduz, Gasteiz oso hiri polita eta hein handi batean modernoa ere delakoan nago, gasteiztar gehienak ordea hiria ez bezainbeste, eta salbuespenak salbuespen, noski baietz. Nire aurreiritziak dira, oso-oso aspaldikoak, urteak pasa ahala eskarmenduak eragindakoak, urtez urte onera edo txarrera aldatu egin direnak nire barruan, bai horixe, baina baita azken bolada honetan eta Maroto zein bere lagunei esker sekula ez bezala okerrera egin duena ere. Izan ere, ezta batere harritzekoa, nire aburu guztiz aurreiritzizkoan, RGIen inguruko hikamika Gasteizen sortu izana eta ez Euskadiko beste inon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...