Euskal nobela beltzaren astea Elizondon, Baztan bailaran. Baina ba al dago holakorik? Galdetzen du norbaitek. Bai, motel, aspalditik gainera. Nik erreparatuko diet nire etxeko apalei, bertan topa ditzaket aspaldi honetan Jon Arretxek sortutako Toure detektibe-igarle maliarraren liburuak, Alberto Ladron Aranarenak edota Iñaki Irasizabalenak, hirurok elkarrengandik zeharo ezberdinak eta onak, gauza benetan ospatzeko modukoa, eta seguru asko euskal idazlerik jorienak beltzari dagokionez. Baina egon badaude ere Itxaro Bordak idatzi ohi dituen Amaia Ezpeldoi detektibearenak, Migel Angel Mintegiren baten bat, Jon Alonsoren Katebegi Galdua, bere garaian erruz saldu zen Iñaki Zabaletaren 110. Street-eko Geltokia, eta nola ez, aspaldi ere ikastolakumeen artean oso ezagunak izan ziren Gotzon Garateren Elizondoko eskutitzak, Goizuetako Ezkongabeak eta besteren bat edo, nekazal arloko nobela beltza, Nafarroako euskal eremuan girotua, hau da, Nekane Borobil delakoak inondik inora asmatu ez duena... Eta egon badaude ziurrenik nire etxeko apaletegian ez dauden beste batzuk, pena da nahi adina irakurri ahal ez izatea, noski. Edonola ere, ez al da benetan pozarren egotekoa geurea bezalako hizkuntza txiki, apal, batean hain aniztasun handia izatea? Nik behintzat izugarria deritzot, zenbait listopasaturen irizpideari besteko. Bai, badaude euskara bezalako hizkuntza batek goi mailako literatura baino ez argitaratzeko premia duela aldarrikatzen dutenak, nobela beltza ere goi mailakoa izan daitekeela zeharo ahaztuz, eta baita honekin batera nobela beltzaren salmentek gainerako euskarazko liburuen argitalpenari dexente laguntzen diotela ere. Zer dela eta azken hau? Entzun ezazue Sautrela telesaioan Hasier Etxeberriak Jon Arretxeri egiten dion galdera euskal literaturaren hainbat gururen partetik jasotzen duen gutxiespenari buruz.
jueves, 4 de diciembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario