ETAren aldeko pankarta bat eskegitzeak merezi du nolabaiteko zigorra terrorismoa goraipatu eta batik bat hainbeste kalte eta (dolu) min eragin duen erakunde armatu baten alde egitea honen biktimak zein bihotz oneko gizakume guztiok iraintzen gaituelako. Merezi luke isun edo giza-betebehar baten moduko zigorren bat eragindako kaltea morala baino ez baita. Bai, ez dago inolako odol kalterik, baina zigorra ezin da izan inoiz eta inola ere gartzelakoa, are gutxiago urtebete eta pikukoa neskato baten fanatismoaren adierazpena baino ez denagatik. Edonola ere, bada ikaragarri bitxia, susmagarria, samingarria, halako erakustaldiak etengabe eta erruz jasan beharra ez hain aspaldi eta gaur egun, delako erakunde armatuak bere jarduna bertan behera utzi egin duela, elkarbizitza nola edo hala ahalbideratzeko mota guztietako saioak, proposamenak eta egiten ari direla, ordukoak epaitzeke utzi egin zituztenek beraiek ikaragarri gogorrak, benetan errukigabeak, jokatzea, ez borreroekin, ez, euren lagunekin baino; badirudi, bai, gaur inoiz baino errazagoa, erosoagoa, beharbada komenigarriagoa dela legearen gogortasuna aldarrikatzea terrorismorik ez dagoenean, auskalo zer dela eta. Eta bien bitartean nor baino nor bere komediari eutsita garai zaharretan bezala.
martes, 16 de diciembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario