viernes, 8 de noviembre de 2013

BURUARRAINA



Baliteke buruarraina izatea, tumore bat? Etxera heldu, jantziak erantzi eta zapatak gordetzera nindoala ez ditut nire inguruan topatu. Etxean zehar bilaka aritu naiz eta alper-alperrik, arrastorik ez. Ondoren saiatu naiz gogora ekartzen kemenez, ahalik eta ondoen, eta ezin, ez zegoen modurik non sartu nituen, etxera ortuzik heldu naizen ala ez, goizean benetan jantzi nituen asmatzeko. Amore eman dut. Orduan kaleko jantziak amairuan sartzekotan nengoen beheko apalean kausitu ditut, misterio totala. Ez dakit ba, agian hobe dut eguneroko gauzetan apurtxo bat gehiago erreparatzea munduan zehar nire txorakerietan baino hausnarka ibili beharrean. Edonola ere, bada parada ezinhobea, arratsero bezala txandala jantzi, kalera irten eta San Claudioraino oinez joan baino lehenago, oso atsegin dudan Mikel Urdangarinen kanta hau enegarren aldiz igotzeko, alajaina.

No hay comentarios:

Publicar un comentario