lunes, 25 de noviembre de 2013

GASTEIZ, AMSTERDAM, FLORENTZIA


Bueno ba, bagoaz sorterri alderuntz, ez dut inolako herriminik hiru astean behin edo joan ohi dudalako, bolada luzeak igaro ohi ditut bertan ere; baina, oraingoan badago aitzakia bat, edo bi, berezia izan dakidan. Hartara, ezta batere harritzekoa joandako astean Iban Zalduaren GEZURRAK, GEZURRAK, GEZURRAK ipuin liburua berrirakurtzen ari nintzela (aspaldi hontan askotxo berrirakurtzen baitut krisialdiak xaxaturik) behin behirro topo egin nuen nire nolabaiteko gasteiztarsuna ondo asko definitzen zuen pasarte xamur honekin:

"Manifestazioa utzi, eta kasko zaharrerantz jo dugu Gasteizko kale hutsetatik. lausoki gogoratzen dudan plazatxo batera eraman nau Mikelek. Grajae itxura duen tabernazulo bat dago ertz batean. Mikelek kanpoan itxaroteko esan dit, berak aterako dituela garagardoak. Eguraldi aparta egitend uela, eta aporbetxatu beharra dagoela.

Zhar itxura duen iturri baten ondoko banku batean eseri naiz. Plaza osoa ikus dezaket hemendik: gorriz eta horiz eta laranjaz argiz margorituriko fatxada zaharberrituak, galeria zuriak, teilatu okerrak, errenazentista itxurako jauregia, ortzadarraren koloreak hirugarren solairu abteko esekitokitiki zintzilikatutako bandera estuan.

"Izugarri matie diat txoko hau -dio Mikelek, Voll-Dam botila luzatzen didala- EZ dirudi hemen hagoenik. Noizbehinka, une batez, begiak ixten ditiat, eta irekitzean Amsterdamen nagoela imajinatzen diat. Edo Florentzian. Sentsazioak garagardoa amaitu arte irauten dik, batzuetan".

Amsterdam, Florentzia - Iban Zaldua

No hay comentarios:

Publicar un comentario