miércoles, 20 de noviembre de 2013

ERREXALAREN AZPIAN




Badira hainbat albiste edo niri hiriko euskararen egoeraren kontura gogora dakozkidanak bertako egunkariei gainbegiratu bat bota orduko; hasteko, badiote PPkoek euskararen aldeko diru laguntzak dexente murriztu egin dituztela iazkoaren aldean. Ez nau batere harritzen, guraizeak nonbait sartzekotan PPkoek ondo asko badakite non egin euren haustele gehienen oneritziarekin, eta jakina, euskararen txanda omen da, euskara beraientzat eskualdeko euskokoñazoen aldarrikapen eta kezka bakarra delakoan, gasteiztar asko eta askok aspaldidanik muzin egiten diotena, alegia. Zorionez, PP ezta nagusi ez Araban ez eta hiriburuan bertan ere, mahaiko laugarren zangoa baino, mahai nahiko errena bestalde, baina hortxe daude gainerako alderdiek nolabait PPkoaren erabaki honi aurre egiteko, batez ere euren burua euskaltzaletzat hartzen dutenak. 

Alabaina, irakurri egin dut hor nonbait alderdi ustezko euskaltzaleok euren oharrak eta hedabideei erdaraz baino helarezten ez dizkietena, areago, gehienetan euren prentsaurrekoak erdaraz baino ez direla. Gauza benetan bitxia, xelebrea, euskararen kontrako politika bat salatzen dutenean eta areago alderdi horietako kide asko eta asko euskalduna izanda, talde batean ia den-denak.

Bestalde, gaur goizean bertan irakurri dut Gasteizko egunkaria nagusian edo irakurrienenean behintzat ezagun banuen Errexala (hitz benetan polita, "errexal", Arabakoa baino ez dena Landucciren hiztegian eta Gasteiz inguruko toponimian bakar-bakarrik azaltzen dena zuhaitz txiki mota bat izendatzeko) "txoko"aren (ez dakit ba nik zer dela eta egunetik egunera gizarte gastronomiko hitza erabili behar dugun ñoñostiarren antzera kontzeptua arranditsuagoa edo egitearren) inguruko albiste bat, hiriko hainbat euskaltzalek osatua eta sukaldean zein mahai inguruan euskaraz dihardutenak, besteak beste oso euskaltzale ezaguna eta saiatua -Arabar Errioxako IKAren zuzendaria izandakoa urte askotan- eta udaleko talde politiko baten burua dena, hau da, taldekide ia guztiak euskaldun peto-petoak dituena baina haren prentsa oharrak gehienetan erdara hutsean egin eta bildu ohi dituena PPkoaren euskararen aldeko politikarako dirulaguntzen murrizketak gogor eta etengabe larrutu bitartean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...