Hartxintxarrak, adar sein belar puskak, mota guztietako jostailu puskak, gozoki hondakinak, auskalo nongo hari matazak... astero berdin-berdin etxeko garbiketari ekiten diodanean, haurrak etxean dituzula etengabeko ezustekoetan ari zara gelarik gela garbitzen zoazela, nazkatu arte, asaldatu arte, gogaitu arte, ia negar-zotinka hasi arte bukatzen ez den sokari eutsita bazeunde bezala. Astero behin hiruzpalau orduz jo eta ke hautsak kenduz, kristalak garbituz, zorua eskobatu zein fregatuz, mota guztietako tramankuluak bildu, gorde zein ordenatuz, dena halamoduz pilatuz, hiruzpalau orduz makurtuta, kukubilko, besoak sapairantz luzatuta, tenkatuta, hainbat gauzataz blai eginda. Eta hau guztiau zertarako ote? Hiruzpalau ordu barru haurrak heldu eta den-dena berriro hankaz gora jarriko dute eta. Alabaina, hau da nire etxeko betebeharra, etxean lan egiten saiatzen naizenez astean behin garbitzeari ekiten diot nire eguneroko gauzak alde batera lagata. Etxea garbituta nago, nik ordea ez dakit neke-neke ala asper-asper eginda nagoen.
viernes, 8 de noviembre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
EL RESORT
Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario