miércoles, 20 de noviembre de 2013

EZINEZKO MALETAK





Fernando Aramburuk bota egin zuen duela gutxi perla benetan iraingarri bezain mingarri bat euskarazko literaturari buruz, ETA oso gutxitan idazbidera ekarri egin zuela, hau da, gehienbat euskarazko idazleak ETArekin nola edo hala aiko-maikoetan, aitzaki-maitzaki edo guztiz ezaxola edo soraio ibili direla, epel jokatu dutela. Ezta egia, denetarik egon da, jakina, baina orohar ezta egia. Aramburuk berak hala aitortu eta barkazioa ere eskatu behar egin zuen harrezkeron, berehalaxe. Nik uste hurrengo egunotan ETArekin aiko-maikorik gabe jokatu dutenen hainbat adibide facebookeratzen saiatuko naizela, aurreneko honako hau litzateke:

"Pub bateko arduraduna da, eta nik bertan egin nuen lan. Ez zitzaion zuen herri zorionezkoaz mintzatzea gustatzen; hala ere, Teruelgo nexka ezkertiar sutsu hari Aranazen erortzeak erortzeak sortutako lilura aipatu nionean gehixeagotan hasi zitzaidan Sakanaz, euskal arazoaz eta abar mintzatzen. Badakizu grazia izugarria egiten ziola Euskal Herrian politikaren bidez integratu nintzela esaten nionean? Orduan esaten zidan. euskalduna zara militante zaren neurrian, eta barre egiten zuen. Uste dut ez zitzaiola gehiegi axola atzean utzitakoa, Euskal Herria eta abar. Badakizu homosexuala del?".

Mariak zuzen begiratu zuen Jexus Mariren aurpegi ia asaldatura.
"Ez nekien".
"Ez".
Jexus Mariri gogoa Bazterrengana joan zitzaion. Harriturik zegoen. Hori zen orduan, horregatik alde egin zuen, horregatik arrarokeria haiek guztiak. Bazter, marikoi bat. Baina nola ez zen kapaz aitortzeko? Zergatik egin zuen ihes? Koldar bat?
"Aizu, nahikoa dugu besteei buruz mintzatzeaz. Mintza gaitezen gutaz. ZUk nire etxean lo egingo duzu gaur?".
Jexus Marik baiezkoa egin zion irribarre batez.
Mariak besotik heldu zuen, eta Gaztelu Plazan barna Alde Zaharrean barneratu ziren.
"Gudariak bezala sentitu ginen".
"Zer?".
"Gudariak bezala sentitu ginela, askatu gintuztenean".

Estuago besarkatzea izan zen Mariaren erantzuna. 
Etxeko portalean sartu zirenean, Miren eta Harakin elkarrekin ote zeuden galdetu zion bere buruari Jexus Marik.

EZINEZKO MALETAK - Juanjo Olasagarre

No hay comentarios:

Publicar un comentario