martes, 12 de noviembre de 2013

GAUEKO MAMU GAIZTO HORI



Ordenagailuaren aurrean goiz osoan egon eta gero hara zer-nolako buruko mina. Ez naiz harritzen, ordea, ondo asko badakidalako zeri egotzi behar, ez dut apenas lo apurrik egin, txikerrak esanatu nau gauerdian, ezustean, tupustean, noski, gure ohera igo eta nik ur bila joan behar pasiloan zehar erdilo. Gero -eta betiere kontuan hartuta niri behintzat izugarri kosta egiten zaidala berriro lokartzea oso ordu gutxitan lo egin ohi baitut- izan dut bere belaun bat nire saihets hezurretan iltzaturik. Gutxi bailitzan ere eztulka hasi da eguerdira arte; ez dakit nola ez naizen lo seko erori kaletik etxeratu bueltatu orduko, badirudi eguneko betebeharrak burutu arte bat-bateko lo falta ikaragarriaz jabetu ez naizela, oraintxe bertan burko min jasanezinari erreparatzen hasi naizela. Eta ezta, ez, gau bateko kontua, ia gauero berdin suertatzen baitzaigu txikerrarekin; ez, joandako zapatu gauean bere ohetxoan lo egin zuen gau osoan alpaldiko partez; alabaina, gau horretan bertan ere nagusia izan zen gure ohera aldatu zena tripako minaz zegoelako... Tira ba, badakit inori axola ez zaizkion kontuak direla, baina gutxienez eta ohe gainean etzan ezean hormaratzen ditut arin/lasaibide modura, eta ez, ez naiz aholku bila ari; ez dakit aldiz hauek ere diren aitatasunaren ajeak edo nekeak, hori edo zer nolako pekatua egin nuen iraganean, alafede.

No hay comentarios:

Publicar un comentario