Gaur badator ia egunero irakurri ohi dudan egunkarian oso artikulu ederra eta aproposa ijitoen kontura, batez ere hauen segizio historikoari buruzkoa eta, zer esanik ez, azken asteontan Frantzia aldean espainiar etorkin baten semea eta sasiezkerrekoa den ministro batek neskato ijito bat Kosovora erbesteratzeko hartutako erabakiaren harira. Gogoratu dut ziplo nire hiriko kalapita famatu bezain xelebrea Bartolo klanaren kontura, baina akordatu egin naiz batez ere honen kontura nire inguruko hainbat jenderekin izandako erretolikaz, errietetaz, ijitoen berezko maltzurkeriaz ni konbentzitu nahian ari zirela Bartoloen kasuan bartoloak beraiek euren gaiztakerien errudun bakarrak direla argudiatzen saiatzen nintzenean, hain zuzen ere legeak dioena, gaiztakeria bakoitzaren erruduna egilea dela, inondik inora ere ez bere familia, tribua, herria edo nazioa antzinan hain ohikoa zenez. Bai, badirudi guztiz zentzunezkoa, eta antzerako gauzez hitz eta pitz egiten duzunean normalean denok bat etorri ohi direla, ezta bidezkoa, ez, gizabanako batek egiten duenaren kontura bere ondokoei hedatzea, hau da, orokortzea. Alabaina, ijitoak aipatu eta berdin dio senak guztiz kontrakoa dioen ala ez, segituan azalduko dira etnia honi buruzko topiko zein mito guztiak banan-banan, betiere norbaitek esango dizu ijitoak salbuespena direla. Esan bezala, berdin dio gogoratzea ijito gehienak gaur egun ezin hobeto gizarteratuak daudela euren ohiturei eutsiz eta guzti, denetarik dagoela paioen artean bezala, ez dela batere bidezkoa banaka batzuen jokabide maltzur edo okerrari erreparatuz komunitate osoari aurrenekoen erruak egoztea. Areago, ijitoen alde egin orduko berehalaxe ere leporatuko dizute listu/progre pasatu itxuroso bat zarela, oso erraza zaizula sinplekeria onbidetsuak esatea euren aldamenean bizi ez zarelako, gauzak oso bestelakoak direla egunez egun berez maltzurrak, gaiztoak, susmagarriak den jendilaje bat bizikide duzunean, edo are okerrago, betiere jende ondradu eta xehearen kontra azaltzen zara inolako legerik betetzen ez dutenen alde, hau da, ijito gehienak ondraduak eta (giza)legetsuak ez balira bezala. Orduan, jakina, hobe duzu ez gogoratzea, ekitea, lehengo leloarekin, are gutxiago ijitoak gure beltzak direla botatzea ezustean edo, guk EE.BBko hegoaldeko arrazisten modura jokatu egin dugula historikoki ijitoekiko -hona helduta Errege Katolikoen ijitoen kontrako legeak eta beste aitatu ohi dira ezinbestez-, zeren halakorik egitekotan ez baitago inolako dudarik extralurtarra bazina bezala begiratuko dizutela.
martes, 5 de noviembre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario