viernes, 4 de abril de 2014

AMARRATZA


Aita, zer moduz zaude gaur goizean? Beittu, kakanarruok, nik uste hobeto nagoela atzo larradialdetakoek errezatutako antibiotiko zein anti-inflamatorioari esker, kosta egin zitzaidalako behingoan eskuratzeko ditxosozko zein derrigorrezko errezetak sendagile erresidenteen aldetik hainbeste komeria egin eta gero nire zangoko zauria zein izterreko hantura zurbil itzela eragindako piztiaren eztenkada, koskada edo ziztada asmatu baino lehen, lau sendagile gazte nire izterraren inguruan ere gauza ez baitziren zer nolako piztiak hozka egin zidan asmatzeko, sekula mendira joan ez balira bezala, eta horrenbestez, eta halakoetan listopasatuarena egitea batere atsegin ez izanagatik, nik neuk adierazi behar izan nizkien aukerak, betiere erleak zein erlabioak alde batera lagata, hau da, tximitxak, ezpateuli/mandeuliak, arkakusoak eta... eta armiarmak edo amarratzak, hau da, Debagoien, Otxandio eta Legutio aldean zein Arabako euskara zaharrean esan ohi den bezala. Izan ere, nik neuk ere ziztaden argazkiak, hots, gauean nahigabean hazka egin zein ezin bortitzago urratutakoan zauri handi eta puztu bat bihurtu baino lehenago, erakutsi egin nizkien, non argi eta garbi antzematen zitzaien armiarma/amaraun/amarratz baten bi aginena zirela, baita gurekin zegoen erizain helduak ondo asko esan zuen bezala ere hasiera-hasieratik: "eso ye sabiduría popular, nenas (lau neskato baitziren sendagileak)". Areago, badirudi gaur goxian neure bi umemokoek be ederto ekixiela zein piztia zan euren aitai iztarrian ziztautzena; egia esan, amarratz hitzaren bi esanahiak ondo asko zekizkitela begitandu zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario