miércoles, 9 de abril de 2014

KALEAN ETA ETXEAN



"Gazteen %70ek ongi dakite euskaraz EAEn; oro har etxeko erabilera jaitsi egin da

", atzo plazaratutako datuon harira zera gogora etorri zitzaidan, nire EL IMPOSIBLE PERDIDO liburuan aipatzen dudan eta Iñaki Carrera eta Imanol Garcia adiskideak bildutako Legutioko María Jesús López de Bergara andreari leitu eta entzundako pasadizo hau, nola aldatzen diren gauzak, bai, baina nork bere kontuak atera ditzala:

"- Gerra ostean… 
- Ni, ni neskatxue nintzela, nik kontatuko dizut niri gertatutako bat, gauza bat hemen herrian, ta geroau gehidxau gogoratzen naz, ze gauzie! Gaztia izen nazen arte, ez naz gogoratu ezen horrekaz, baiña orain esaten dot, bueno, baiña zelako gauzak pasetan ziren! Ba ni, neskatxua, ba ez dakit zenbat urte euko neban, zazpi-zortzi urte edo, ta ikastolara, ez? Baserriti, hemen, baserria, herriti apur bat kanpora, ta amak esan usten: “ume, ekarriko ostazu lejia botilla bat burgalesen dendati”, hemen plazan, aoen denda bat, ta esaten utsien “el burgalés”, han auzenak, ez? Ta klaro, zelan hor, ikastola onduan auen, ba ipini eusten paiñolotxo baten erriela edo ez dakit zer, da, nik urten nebanien eskolatik hartu… jun nintzen hartzen lejia-botilla, ta esan notsen: “lejia-botilla bat”. Bueno, ba, emun usten, ta han auzen… Ze kuartela orduen zegoen herrian, herrian, hemen, herri erdian… 
- Guardia Zibillana? 
- Guarda Zibillena. Ta klaro, horren emazteak ba, dendara, hara barriketan, haik ez aukien lanik nire ama modun jorran, ta zolora, ta horti ta hemeti, ba han eoten ziren hiru edo lau, gogoratzen naz auzela hiru edo lau emakume han, ta esan eutsien batek esaten dio dendakueri: ““Oye, ¿quién es esta… esta chiquilla?, y dice: “Ésta es de unos vascos de allá, de allá fuera, de más arriba del pueblo”, y dice: “¿Vascos? ¡Fíjate! ¡Pues son más tontos!, ¿Éstos cómo pueden ser vascos, cómo pueden hablar…?””. Kritiketan euskalduneiri auzen auren artien! Juan nitzenien etxera, lelengoko lana ein nebana esan nutsen: “Ama, niri ez ein euskera, e! Niri ez, ze burgalesenien esan daubie euskaldunak garela tontuak!”. 
- Hori zeuk esan zenion amari… 
- Nauk amari, amak begitu nusten goiti behera ta esan nusten: “zer esan dozu? Aurok agintzen daubie kalien, ta etxien agintzen dut nik! Ta kalean ingo dozu erderaz, ta etxien ingo dogu euskeraz!”. Ta holan mantendu dugu euskera! 
- Kalian erderaz eta etxian euskeraz… 
- Kalean erderaz ta etxean euskeraz!"

No hay comentarios:

Publicar un comentario