viernes, 4 de abril de 2014

AMAZON Kindlerako MALDAN BEHERA DOA AGURO NIRE GORPUTZ BILUZIA.



Hara, atera berri dut AMAZON Kindlerako HIRIAk 2009ean argitaratu zidan MALDAN BEHERA DOA AGURO NIRE GORPUTZ BILUZIA. Badago istorio bat liburu honen nondik norakoen inguruan, oso istorio petrala, sekula inori kontatu ez diodana eta dagoeneko bost axola didana: duela urte batzuk euskal argitaletxe famatu batek antolatzen zuen Literatura Sarira aurkeztu eta egun batean telefonoz hots egin zidaten saria nirea zela euskal literaturako hainbat idazle eta aditu akademikok osatutako epaimahai batek erabakita. badirudi jorratutako gaiak, hau da, ETAren biktima baten ikuspegiak, txunditu egin zituela (orduz geroztik, ordea, antzerako gaia edo hainbatek jorratua izan da, noski). Tamalez, ni oso berria nintzen liburu kontuetan, eta banuen liburu honen argitarapena hitzemanda HIRIAkoekin. Horrenbestez ez nekien zer egin -orain, berriz, ederto badakit ezer ez esatea hobe dudala- akordatu ere ez bainintzen akordatzen sarira bidalia nuenik. Orduan eskatu egin nion argitaletxeko arduradunari Hiriakoei abisatzeko eta berak ezetz, inondik inora ez, ez zuela astirik, ez eta gogorik ere, saria bigarrengoari emango ziola, iaz berarekin argitaratu egin zuen beste idazle bat hain zuzen ere. Ba, idatzi bezala, gaurgero badago Amazon Kindle sailean eskuragarri, hosts, EBooken irakurgai.

http://www.amazon.com/MALDAN-BEHERA-AGURO-GORPUTZ-BILUZIA-ebook/dp/B00JG4BLXQ/ref=sr_1_1?ie=UTF8&qid=1396601104&sr=8-1&keywords=arinas+txema

No hay comentarios:

Publicar un comentario