lunes, 28 de abril de 2014

LANGABEZIAREN EUROPA


Sinesgaitza begitantzen zait, oso, Europako langabeziaren mapa hau, areago Espainiarena Portugal edo Italia Hegoaldekoarekin alderatu ezkero, edo Ekialdeko herriekin kasuko. Baina tira, printzipioz, hau da, inork besterik ez esan bitartean,sinetsi beharrean nago. Hortaz, ezinbesteko hotzikara. Nola da posible? Zertan datza tamainako zentzugabekeria eta batik bat gainontzeko herriekiko ikaragarrizko aldea hain antzerako gizarteak izanda? Baietz ba, ekonomilariak hotzak zorrozturik derrigorrezko esplikazioak edo teoriak mahai gainera botatzeko prest. Badakizkit ondo asko Espainako ekonomiaren desorekaren nondik norakoak, behialako gabeziak eta, hainbat politika zitalen ondorio larriak. Baina, kosta egiten zait, itzel, hau guztiau patu betzaren mendean dagoela soil-soilik onartzea, ez dagoela gauzak zuzentzeko taiuzko egitasmo edo gogorik, ustezko aldaketak eta dena interes maltzur edota makur batzuen onerako direla, Espainiako patu beltza beste banaka batzuen negozioa edota agintari alper batzuen axolagabekeria hutsa dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...