viernes, 4 de abril de 2014

BILOA BAI ALA EZ


Asmakizuna: nongoa ote honako irrati kate hau. Aditu berri dut irratisaio bat depilazioari buruzkoa, non gizonezkook bilogabetu behar genukeen ala ez eztabaidaka ari baitziren esatariak zein eibarreraz egiten zuen neskato aditu bat. Nik badiot aldez aurretik ezetz, ezta pentsatu ere, oso bilotsua naiz eta. Baina, hara zer-nolako paradoxa, ala beste behin enbudoaren legea, neska adituak zera zioen emakumezkoen depilazioaren kontura, ez zeritzola ondo, "bilua gurau ebala", "andrazkoena politta zalako", areago, biloa kentzea itsusia, bezain higienikoa zela, beharbada ezinbestekoa hainbat bizkarroiri aurre egiteko, ondo asko egiaztaturik zegoela pubisa erabat depilatzen zuten emakumezkoek noiz edo noiz gaixotasun atek jota izaten zirena. Izan ere, aditu ere egin dut esatariak esanda depilazioaren kuntu honek zerikusi zuzena zuela pornoarekin, honen erruz denok depilatzeko joera edo mania zegoela. Eibarrekoak esan dio, aldiz, ez zuela oso eragin zuzenik atzematen, antigoaleko pornoan antzezleak oso bilotsuak, iletsuak zirelako, batez ere emakumezkoen aluak; nabarmen zitzaion, bai, oso jantzia zegoela delako gaian...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...