Ikaragarria, ezin ederragoa bart gaueko jai-giroa Kutxi kalean. Emaztea Asturias aldetik iritsi berria, pozik eta kantari oporretan zegoelako, jada, azken finean berak esan bezala sekula iritsiko ez zitzaizkiolakoan baitzegoen. Kutxi kaleko Txinbo tabernaren aurrean apaldu genuen bapo-bapo Bendaña Jauregiaren itzalpean eserita eta kaleko jai-zalapartari adi-adi atzo Santiago eguna edo Blusen eguna baitzen Gasteizen, hau da, blusa koadrillak, txarangak eta jende andana hirian zehar parrandan zebilela. Eta hau guztiau tomate tunarekin eta Txinboko begaratar okinek egindako pizza goxo-goxo bat afaldu bitartean eta urteko ardo goxo bat -ikaragarria da, benetan, Txinbokoek duten arabar ardoen karta; esaterako, gainerako gehienetan urteko bizpahiru baino ez dituzte ohiturari jarraituz, baina Bergarako mutikook hamar inguruko karta bat eskeintzen dute, Arabako upategi ezagun eta batere ezezagun batzuetakoa, gauza benetan txalotzekoa Alde Zaharreko taberna apal bat izanda, eta bart ere emazteari komentatu nionez beti bezala kanpotik etorri behar...). Badakit hau bezalako sarrerek oso txatxuak ematen dutela, beharbada puskat pertsonalegiak edo, egotista samarrak, printzipioz inoren ardurakoak ez direnak; baina, tira ba, nik atsegin ditut huskeria galantak izanda ere, gainerako gehienak, azalez edo serioagoak edo direlakoan, sarritan ezkorregiak, amorratuegiak, saminegiak begitantzen zaizkit, agia egunerokotasunari eusten saiatzen zarelako zeozer idazteko izatearren, zure barne kezka sutsuak hustearren. Horrenbestez, eta etxekoak ohetik jeiki ahala zain nagoela, zer dela eta ez ospatu zure egunerotasunaren une goxoak, bart gauekoa bezalakoa Kutxi kalean; batez ere, eta bart bertan nire emazteari enegarren aldiz esan bezala, duela hamaika urte edo Oviedora aldatu nintzela berarekin bizitzeko, Oviedo hiri biziagoa, atseginagoa, alaiagoa begitantzen zitzaidala nirea baino, orduko Gasteiz hura ikaragarri iluna, hitsa, aspergarria eta batez ere elkarrekiko uzkurra eta zakarra egiten zitzaidan ezinbestez. Gaur egun ostera guztiz alderantzizkoa omen da, Oviedo hiri ilun eta hitsa begitantzen zait halabeharrez, peperoek gogotik akatutako hiri bat (izan ere, kultura ekintza gehienak bertan behera utzi baitituzte, ez baldin badira Zarzuela edo auzoetako jaiak, noski, eta honekin batera mota guztietako oztopoak jarri dizkiete ostalariei euren lana burutzeko), eta Gasteizen aldiz, ene hiri gorrotatu-maitatua, batik bat nire Alde Zahar maitean, badira egunak atzerrian banengo bezala sentitzen naizela, hau da, Romako Trastevere auzoan kalean afaltzen, Dublineko Temple Bar aldeko pubetako giroa bete-betean. Lisboako Alfama auzoko terraza batean edota halako beste batean, demaseko begitazioa ez baldin bada, jakina.
sábado, 26 de julio de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario