martes, 15 de julio de 2014

LARREMOTZETIK - HASIER LARRETXEA I



Izugarri gustatzen ari zait Hasier Larretxearen Larremotzetik nobela(?) laburra, bazen aspaldi hainbeste goxatzen ez nuela euskarazko testu batez, hizkeraz, mamiaz zein euskal literaturan bakanetan baino tribuaren nondik norakoak hain ikuspegi xume eta zorrotzetik jorratzen dituzten zipriztinez. Azpimarraturik ditut hainbat pasarte, honako hau banan-banan feisbukeratuko ditudanetariko bat baino ezta, idazlan hau nola edo hala ezagutaraztea merezi du eta. (okerrak, egotekotan, nireak dira arin-arin transkibatzerakoan, noski)

"HOSTUDUN mandarinak erostea dut maite. Ez, ez dut herrian inoiz uztarik bildu. Gehienez, pozal urdin batean eramaten nuen errekatik ura. Ozpinez gainezka ziren letxu-edukiontziak. Ez nuen orain bezala baratzeko tomateen zaporeaz goxatzen. Ez dakit garaian garaiko plantazio, kimaketa, eta landaketei buruz fitsik ere. Aitzurra, babes ofizialeko pisu inguruetako belar tzar eta gisakoak kentzeko baino ez nuen erabiltzen. herriko bestal hurbil zirela amal agindu ondotik. Zura mozteko ebakiduran ez naiz zaflanaren moztaile fina izan. Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketan ez nuen egin beharreko lana akitu. Eskuetatik jario nuen odola zuraren izerdiarekin nahasi zen. Haurtzaro eta nerabezaroa begi arteko inbutuarekin bizi izan ditut. Idazten baino ez dut askatasunak beharrezkoak dituen espazioak berreskuratu. Gorputzaren izerdia baino, pentsamenduarena nahiago nuen. Talka baino, sentimena. Iraina baino, isiltasuna. Mandarina zaporetsuek lez, hosto berderik galdu gabeko usainak hatzak, bizitokiak usaingarriagotasunaren bizigarriagoak bilakatu daitezen ahamena bultzatzea. Larruak kimaketaren beharrik gabe leun eta garden jarrai dezan, ximurtu ez dadin."

LARREMOTZETIK - Hasier Larretxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario