viernes, 11 de julio de 2014

DELAKO ELKARBIZITZA



Gogaratzen dut egun hura, nola ez, Baionatik Iruñera nindoan koadrilako batekin kotxez gainerakoekin topo egiteko asmotan sanferminetako parrandarako, Leizarango autobidean zehar irratiari adi-adi harik eta denok espero genuena suertatu zen arte. Gero gerokoa, ez dator kontura gure inguruan jaso egin zena, nork bere kontatzekoa baitu, hau da, Miguel Angel Blancoren hilketaren kontrako manifa zein antzerako mota guztietako protestaldietan, zer nolako giro larri eta batik bat hunkigarria bizi izan genuen, kaskoak zein buruberokiak kendu zituzten ertzainak herriarekin bat egitearren, ezker abertzaleko hainbat kiderekin izandako hika-mika benetan sutsuak eta hauen gerokoak. Edonola ere, egun hartan gauza bat ezin argiagorik, ageriagorik azaldu zen: denok ETAren helburu ginela haren egitasmoei men ez egin ezkero, denok arerio gintuen. Esan liteke ere egun hartan ezker abertzalearen hainbat kiderekiko elkarbizitzaren ezintasuna inoiz baino nabarmenago egin zitzaigula; baina ez, ez litzateke egia, hori oso aspalditik zetorrelako, haiek ez bezala pentsatzen zuen aurreneko gizakumea akabatu zutenez geroztik. Hala ere, egun hartan beharbada sekula baino gordinago egiaztatu egin zen gure artean haiek ez bezala pentsatzen genuenok, hau da aberria lege edo lehentasun bakarra ez genuenok, ETAk edo akabatzea batere axola izango ez zitzaiokeen jende andana zegoela, areago txaloka eta guzti egingo zuketeenak duda izpirik gabe. 

Ordutik hona gauza pila aldatu egin dira, ETAk armak erabiltzeari uko egin dio arma horiek bertan behera utzi eta batez ere eman barik. Badirudi gaurgero politika argudio edo baliabide bakarra izango dela edozein egitasmo politiko lortze edo aldarrikatze aldera. Badirudi ere elkarbizitza on, zabal, zintzo bat posible dela kontrakoen artean azken hamarkadotan ez bezala. Hala ere, oraindik ere badaude ETAren jarduna nola edo hala zuritzen saiatzen direnak, armak eman ez izana erabat ulertu eta laudatu eta guzti egiten dutenak. Izan ere, badaude beraz ETAk eraildakoak nolabait mesprezatzen dituztenak, sekula armatua izan behar izan ez zuen gaztazka baten ondorio hutsak balira bezala, hutsaren hurrengoak bailiran, guda guztietan egondakoak bezalakoak direla diotenak ETArena inoiz inolako gudarik izan ez delarik. Eta egon badaude ere ETAren akabaerak nola edo hala atsekabetzen dituenak gorpuen gaineko politika egin dutelako indarkeriaz haratago, mozkin politikoak ateratzearren argi eta garbi esanda. Alabaina, baldin badago azken hamarkadotan, ni bezalakoen kasuan ia bizi osoan, ezagutu edo nozitutako izu-ikara zein nardaren ikurrik hori da goiko argazkian azaltzen den Txapoteren begiratua, Miguel Angel Blancori tiro egin zion astapotroarena, bera bezalako basapiztiekin, hau da, eragindako kalte eta minaz sekula damutuko ez direnekin, delako eta etorkizuneko elkarbizitza hain goraipatu hori norainoko posiblea den galderazi egiten diguna egunik egun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...