lunes, 11 de septiembre de 2017

ESKOLARA BUELTAN


Eskolara bueltan, gaur txikerra behintzat, nagusia asteazkenean institutoan hasiko da eta. Harritu nau txikerrak, bai. Goizean goiz jeikitzeko astindu dudanean ez dit bere ohiko bekozkoa jarri, ez dit popatik hartzera esan, ez dit munduko aitarik gaiztoena izendatu. Alderantziz, ohetik irribarretsu jeiki, ziztuan jantzi eta gogotik gosaldu egin du, fruta zatikatua barne inolako kexa barik. Txunditutik ninduen, bai, berarekin errieta handia bezain nekagarria egitea espero bainuen. Baina ez, eta horrela etxetik irten gara ezin patxadatsuagorik, eskutik oratuta eta isil-isilik urkamendira bidean zehar bagindoaz bezala edo. Hain ixilik ezen azkenean zer edo zer galdetu behar niolakoan nengoen.

-Ez al zaude pozik eskora bueltan?

-Ez, eskola ez zait atsegin.

-Eta ez al duzu zure eskolakideren bat berrikusteko gogorik?

-Ez, bat ere ez.

Eskolara iritsita bere ilara bilatu dut eta andereñoa agurtu zein ohiko gizalegezko hitz aspertuak esan orduko bertan laga egin dut ikasgelara sartzeko esperoan. Apenas mugitu da txirrina jo artean, ez du esportzu apurrik egin aurreko zein atzeko ikaskideei tutik ere esateko, inguratzen zuen orok bost axola balio bezala, dena izapide luze eta aspegarri bat balitz bezala, batez ere aurten bere anaia nagusia berarekin ez dagoela.

Eta nola ez, behingoan etorri zait gogora esaera zaharra: nolako egurra, halako ezpala...

*Argazkia, zer esanik ez, zaharra da, duela hiruzpalau urtekoa edo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...